Janitzio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Janitzio uhartea Patzcuaro lakuan
Janitzioko etxeak, Patzcuaro uhartearen tontorretik ikusiak
Uhartearen tontorrean dagoen parkea. Bere erdian, eta uhartearen erdian, Jose Maria Morelos y Pavonen estatua bat du, behatoki bat izateaz gain, museo garrantzitsu bat ere badena.

Janitzio, Mexikoko Michoacan estatuko Patzcuaro lakuan dagoen bost uharteetako bat da.

Purepechazko bere jatorrizko izena, Janitsïo edo Gari edo arto lorea da. Patzcuaro lakuan bost uharte daude, baina hau da garrantzitsuena.

Janitzio, jasotzen duen turismo ugariagatik da ezaguna, Mexikotik zein munduko gainontzeko herrialdeetatik datorrena. Uhartearen tontorrean, urrutitik ikus daitekeena, independentzia iraultzaren heroi nazionala izan zen Jose Maria Morelos y Pavonen omenezko monumentu bat dago (bere eskuineko besoa altxata eta ukabila itxia duena). Monumentu honek, bere barnean, heroi mexikarraren biografia deskribatzen duten margolanak ditu. Monumentuaren ukabilean, behatoki bat dago, non uhartearen inguru guztiak mires daitezkeen, baita Patzcuaro lakuaren handitasuna ere.

Uhartea, Patzcuarotik txalupan joanez bisita daiteke. Bisitariak, ibilaldi labur batean, arrantzaleek euren txalupetan egiten duten lanaz goza dezakete, antzina egiten zen arrantzaren oroitzapen bezala. Une zehatz batean, arrantza arteen zabaltzea (tximeleta itxurako sareak), ikuskizun eder bat da.

Azaroak 1ean, uhartean, bertako biztanleek oso maite duten zeremonia bat ospatzen da. Gauean, ohikoa da hildakoei ofrendak eramatea. Kandelez argiztaturiko eta kantu erlijiosoz animaturiko prozesio bat egiten da. Uharte guztiak, argi eta zuziekin diz-diz egiten du.

Lakuaren inguruan, zenbait herri purepecha daude:

  • Tzintzuntzan: Mendebaldeko ertzean dago, Patzcuarotik 15 kilometro ingurura. Antzinako taraskar hiriburua da. 5 tenplu ditu. Antzina, tximeleta erako sareekin arrantzatzen zuten. XX. mendean, cheremukarekin arrantzatzen zuten, bertikalki jasotako sare bat. Hemen, lastozko objektuen eta berde eta beltz koloreko zeramikaren azoka bat dago.
  • Escalante: Kobrearen metalurgiarekin
  • Erongaricuaro: toki lasai eta xarmanta, turismo gutxirekin. Arkupetutako plaza eder bat du.
  • Uruapan: Hemendik 30 kilometrora dago Paricutin sumendia, bere aktibitatea, berriz, 1943an hasi zuena, zenbait herri azpian hartuz. Hiri osoak lorategi bat dirudi. Inguruetan, 10 kilometro ingurura, Cupatitzio Parkea eta Tzararacuako urjauzia ikus daitezke.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]