Janoren arkua

Koordenatuak: 41°53′22″N 12°28′58″E / 41.88944°N 12.48278°E / 41.88944; 12.48278
Wikipedia, Entziklopedia askea
Janoren arkua. Atzean, San Giorgio al Velabro eliza ikusten da.
Janoren Arkua, XIX. mendean, goian zuen Erdi Aroko gotorlekua bota aurretik

Janoren arkua, latinez Ianus Quirinus, antzinako arku erromatar laukoitz bat da, Erroman dagoena, Foro Boarioan, Argentarioen Arkua dagoen tokitik gertu. Erroman kontserbatzen diren erromatar garaipen arku urrietako bat da.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arku laukoitza, haitzurdinez eginiko eraikin bat da, bere neurriak, 16 metro garai eta 12 metro zabal direlarik. Egindako azterketen arabera, arkua, ziur aski, K. a. IV. mendean eraiki zen, beharbada, toki berean zegoen beste bat ordezkatuz.

Janoren arkua, ezin daiteke, berez, garaipen arkutzat hartu, baizik eta bere funtzioa, Foro Boarioaren mugetako bat adieraztea izango zela. Egiturak, zenbait horma-hobi ditu, hauen kupula erdiek, maskor forma dutelarik, eta, antzinatean, Erdi Aroan erauziak izan ziren kolomadi txiki batzuk zituzten. Erdi Aroan, zehazkiago XIII. mendean, gotorleku bat eraiki zen arku honen teilatupean.

Arkuaren hego-ekialdeko oinarrian, goragoko mailetara daroan ate bat dago. Arkua koroatuz, teilatupe bat egon behar izan zuen, eraikina, piramide batekin amaitua egon izana litekeena delarik. Jatorrizko inskripzioaren zatiak, gertu dagoen San Giorgio al Velabro elizan daude.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

41°53′22″N 12°28′58″E / 41.88944°N 12.48278°E / 41.88944; 12.48278