Japoniako glizina

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Japoniako glizina
Wisteria floribunda loretan
Sailkapen zientifikoa e
Erreinua: Plantae
Kladoa: Angiospermae
Kladoa: Eudicotyledoneae
Kladoa: Rosidae
Ordena: Fabales
Familia: Fabaceae
Generoa: Wisteria
Espeziea: Wisteria floribunda

Japoniako glizina (Wisteria floribunda) Wisteria generoko landare zurkara, hosto-erorkorra eta igokaria da, jatorriz Japoniakoa. Wisteria generoko landare hau lorategi eta parketan erabiltzen da, dituen lore apaingarriengatik. Bonsaiak egiteko ere erabiltzen da, Txinako glizinarekin batera.

Glizina honen loreak Wisteria generoko ikusgarrienak dira, mordo luzeetan antolatzen baitira, ia 50 cm izateraino. Mordo hauek kolore askotakoak izan daitezke (zuriak, arrosak, moreak edo urdinak) eta udaberri erdialdetik uda erdialdera loratzen. Mahatsaren antzeko lurrina dute.

Irudiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Japoniako glizina Aldatu lotura Wikidatan