Japoniako itsas hobia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Japoniako itsas hobia Honshū uhartearen ekialdean datza.

Japoniako itsas hobia itsas hobi bat da, Ozeano Bareko Suzko Eraztunaren zati, Ozeano Barearen iparraldean dagoena, Japoniaren ipar-ekialdean. Kuril uharteetatik, Ogasawara uharteetara hedatzen da, eta, bere sakonerarik handiena, 9.000 metrokoa da. Kuriletako itsas hobira hedatzen da iparralderantz eta Izu-Ogasawarako itsas hobirantz hegoalderantz. Itsas hobi hau, Pazifiko Plaka Eurasiar Plakaren barnean subduzitzean sortu zen. Japoniako itsas hobia da Japonian gertatzen diren tsunami eta lurrikaren arrazoietako bat.

1989ko abuztuak 11n, Shinkai 6500 izeneko batiskafo bat, hiru tripulatzailerekin, 6526 metrora jaitsi zen.

2008ko urrian, Erresuma Batua eta Japoniaren talde bateratu batek, Pseudoliparis amblystomopsis espezieko arrain sarda bat aurkitu zuen 7700 metroko sakoneran, gogoratzen direnen artean, sakonen bizi direnak dena.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Japoniako itsas hobia Aldatu lotura Wikidatan

Koordenatuak: 40°07′N 144°19′E / 40.117°N 144.317°E / 40.117; 144.317