Japoniako udalerrien batzea

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Japoniako udalerrien batzea eta desagerpena (japonieraz: 市町村合併), Japonian 1999an hasitako udalerrien batze prozesua izendatzeko erabilitako izena da. Udalerrien batzea bi udalerri edo hainbat udalerriren arteko akordioren ondorioz gerta daiteke. Historian zehar hiru aldiz eman dira bat-egite hauek, 1889an, 1950eko hamarkadan eta Japoniako gobernuak gastuak murriztu eta estatuaren egitura hobeto antolatzeko 1999an.

Batze motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Askotan udalerri txiki bat, ondoan duen beste udalerri handiago bati batzen zaio, eta noizbehinka hainbat herri batu eta hiri handiago bat sortzen dute, Toyoshina esaterako Toba, Yoshino, Shinden, eta Nariairen batzearen ondorioz sortu zen.

Ondorioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1889ko bat-egiteen aurretik 71.314 herri zeuden Japonian, "Meiji batzeak" amaitu zirenean, kopuru hori 15.859ra murriztu zen. 1950eko hamarkadako batzeek udalerri kopurua 9.868tik 3.472ra jaitsiarazi zuten.

1999an hasitako bat-egite prozesuak, udalerrien kopurua %40an gutxitu du, 3.200dik 1.700era.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Geografia
Japonia
Artikulu hau Japoniako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.