Japoniar basaerramu

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Wikipedia:Taxotaula bat irakurtzeko eraTaxotaula bat irakurtzeko era
(Euonymus japonicus)
Basaerramu japoniarra
Basaerramu japoniarraren hostoak
Basaerramu japoniarraren hostoak


Sailkapen zientifikoa
Erreinua: Plantae
Dibisioa: Magnoliophyta
Klasea: Magnoliopsida
Ordena: Celastrales
Familia: Celastraceae
Generoa: Euonymus
Espeziea: E. japonicus
Izen binomiala
'Euonymus japonicus'


Basaerramu japoniarra (Euonymus japonicus) Japonia, Korea eta Txinan jatorria duen Euonymus generoko espeziea da. Garaiaz 2 eta 8 m artekoa izaten den zuhaixka edo zuhaitz txiki bizikorra da, 3-7 cm luze diren eta ertzak modu finean zerratuak dituzten aurkako hosto obalekin. Loreak, 5 mm-ko diametrokoak, berde zurixkak dira eta ez dira asko nabarmentzen. Udazkenean, laranja koloreko fruituak agertzen dira eskegita, hazi estalgarri gorrizta nabarmenen azpian.

Lorategietan eta, askotan erabiltzen den landare apaingarria da, bai bere jatorrizko eremuan eta bai Europa eta Ipar Amerikan; baratze-barietate anitz aukeratu dira, askotan kolore horiko edo kolore bat baino gehiagoko orriekin.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Japoniar basaerramu Aldatu lotura Wikidatan