Jarama

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Jarama
Jarama
Jarama Titulcia.jpg
Jarama ibaia Titulziatik igarotzerakoan
Kokapena Espainia
Luzera 190 km
Arroa 5047 km²
Emaria 31.70 m³/s
Iturburua Peña Cebollera
Ibai ahoa Tajo ibaia

Jarama Espainiako ibai bat da, Tajo ibaiaren ibaiadar garrantzitsuenetako bat.

Peña Cebolleratik gertu jaiotzen da (Hiru Probintzien Tontorra bezala ere ezaguna, El Cardoso de la Sierran, Ayllongo Mendizerran, Erdialdeko Sisteman), Madril, Guadalajara eta Segoviako probintziek bat egiten duten tokian, Guadalajarko Cardosoko pinudi eta hariztien ondoan.

Guadalajara eta Madrileko probintzietatik egiten du bere ibilbidea. Bere ibaiadarrak, eskuinaldetik, Lozoia, Guadalix eta Manzanares dira. Ezkerraldetik, berriz, Henares eta Tajuña.

Bere ibilbidearen lehen zatian, Montejoko pagadia ertzatzen du, Guadalajara eta Madril probintzien arteko muga eratuz. Guadalajarako probintzian, La Hiruela inguruan barneratzen da, Colmenar de la Sierra, Matallana eta El Vadotik igaroz, non, bere urak, urpean hartutako antzinako herriaren izena daraman urtegian biltzen diren, El Vadon, alegia. Berriz sartzen da Madrilgo probintzian Patones de Abajo herri inguruan, Lozoia ibaiaren urak jasoz. Hemendik aurrera, iparralde-hegoalde norantza jarraitzen du, Talamanca de Jaramatik igaroz eta bere eskuinean Madril hiria bera utziz Barajaseko aireportuaren inguruan. Aireportua igaro ondoren, bere ibaiadar nagusien urak jasotzen ditu, Henares, Tajuña eta Manzanaresenak, alegia. Azkenik, Tajo ibaian isurtzen ditu bere urak, Aranjuezera iritsi baino lehenxeago, bertan bere emaririk gehiena osatuz.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jarama Aldatu lotura Wikidatan