Jarnaceko gudua

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Jarnaceko gudua
Frantziako 3. Erlijio Gerra
Battle of Jarnac.jpg
Data 1569ko martxoaren 13a
Lekua Jarnac, Charente
Emaitza Katolikoen garaipena
Condéren heriotza
Gudulariak
Higanot armada Frantziako errege armada (katolikoa)
Buruzagiak
Luis I.a Borboi-Condékoa
Gaspard II.a Colignykoa
Henrike, Anjouko dukea
Gaspard de Saulx
Indarrak
300 zaldizko 800 lantzari eta zaldizko (reiter)

Jarnaceko gudua Frantziako 3. Erlijio Gerrako bataila garrantzitsuenetako bat izan zen. Bertan, batetik Luis I.a Borboi-Condékoa buru zuen higanot armada eta, bestetik, Henrike, Anjouko dukea, Frantziako erregeren anaia, buru zuen armada katolikoa borrokatu ziren. Guduan Luis Condékoa, errenditu ostean, eraila izan zen. Errege armadaren garaipena ez zen erabakigarria izan. Hasieran higanotak lur jota gelditu baziren ere, Colignyk eta Joana III.a Nafarroakoak adoretu egin zituzten[1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Rickard, J: Battle of Jarnac, 13 March 1569 Historyofwar.org

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • (Frantsesez) Colonel Hardy de Périni: La bataille de Jarnac Batailles françaises, de François II à Louis XIII (1562 à 1620).