Jaroslav Vrchlicky

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Jaroslav Vrchlicky.

Jaroslav Vrchlicky, jaiotza-izenez Emil Frida (Luony, Bohemia, 1853ko otsailaren 17a - Domažlice, Bohemia, gaur egun Txekiar Errpublika, 1912ko irailaren 9a) txekiar idazlea izan zen.

[aldatu] Biografia

Lumir aldizkariaren inguruan bilduriko taldeko artista nagusietakoa. Idazle alemaniarren, italiarren, frantsesen eta ingelesen eragina izan zuen, baina Victor Hugoren jarraitzaile izan zen, besteren gainetik. Lan lirikoak, epikoak eta filosofikoak egin zituen batez ere, baina bi drama historiko eta bi komedia ere idatzi zituen.

Vrchlickyren lanen ezaugarri nagusiak musikaltasuna eta metrikaren eta hizkuntzaren erabilera bikaina dira. Lan asko idatzi zituen; aipagarrienak: "Olerki epikoak" (1876), "Munduaren espiritua" (1878), "Gau bat Karlstein gazteluan" (1884).

[aldatu] Erreferentziak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak