Jarraipenaren Gerra

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Jarraipenaren Gerra
Ekialdeko FronteaII. Mundu Gerra
StuG III Ausf. G.jpg
Finlandiar StuG III Ausf. G eraso-tankeak.
Data 1941-1944
Lekua Finlandia, Karelia eta Murmansk
Emaitza Sobietarren garaipena
Gudulariak
FinlandiaFinlandia
Flag of the NSDAP (1920–1945).svg Alemania Nazia
Flag of Italy (1861-1946).svg Italia
Flag of the Soviet Union.svg Sobietar Batasuna
 Erresuma Batua
Buruzagiak
Finlandia C.G.E. Mannerheim Flag of the Soviet Union.svg Kirill Meretskov
Flag of the Soviet Union.svgTxantiloi:Herrialde info Soviet Union Leonid Govorov
Indarrak
530.000 finlandiar
220.000 aleman
900,000-1,500,000
Galerak
Finlandiarrak:
63.204 hildako edo desagertu
158.000 zauritu

Alemaniarrak:
14.000 hildako edo desagertu
37.000 zauritu

200.000 hildako edo desagertu
385.000 zauritu
190,000 ospitaleratu
64.000 atxilotu

Jarraipenaren Gerra (finlandieraz: jatkosota, suedieraz: fortsättningskriget) 1941. urteko ekainaren 25ean hasi eta 1944ko irailaren 19raino iraun zuen, eta SESB eta Finlandiaren arteko azkenengo gerra sendoa izan zen, II. Mundu Gerra zirauen bitartean.

Jarraipenaren gerra izena jaso zuen Neguko Gerra ondoren izan baitzen. Baina gerra honetan, Alemania naziaren indarrak jokoan jarri ziren finlandiarren alde, Leningrad hiriburu sobietarra menperatzeko asmoarekin.

Britainia Handiak ere Finlandiari gerra deklaratu zion, 1941ko abenduaren 6ean, baina ez zuen gerran zuzenki parte hartu, eta AEBrekin batera SESBi laguntzak emateaz arduratu zen.

Gerra 1947an bukatu zen, Parisko bake-akordioan.

Gerraren gakoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Finlandia, II. Mundu Gerran, ardatzarekin parte hartu zuen herrialde demokratiko eta ez-faxista bakarra izan zen, eta aliatuen haserrea jaso behar izan zituen. Esan daiteke, Finlandia, ez zela Erroma-Berlin-Tokio ardatzean sartu, gero Italiak egingo zuen bezala, bere interesak babesten saiatu zen, defenditzeko lortu zitzakeen herrialdeen babesa eskatuz.

Neguko Gerra, sobietarren eraso batengatik hasi zen. Jarraipenaren gerran aldiz, finlandiarrak hasi ziren erasotzen lehenengo, Neguko Gerraren kalteak berreskuratu nahian. Finlandiarrak, Bizargorri Operazioan parte hartu zutela argi dago (jarraipenaren gerraren bidez), baina haiek, ez zuten SESB menperatzeko egin alemaniar edo italiarren antzera, finlandiarrek, beraienak ziren lurraldeak berreskuratzeko egin zuten ofentsiba, hori bai, ardatzaren laguntzarekin. Froga argiena finlandiar juduak, behartu gabe, Bizargorri Operazioan parte hartu zutela da.

Gerra baino lehen[aldatu | aldatu iturburu kodea]

II. Mundu Gerra aurretik[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nahiz eta Karelia ekialdeko biztanleak, ez ziren inoiz finlandiarrak izan, hauek kultura antzekoa zuten eta finlandieraz mintzatzen ziren. Finlandia herrialde independiente bihurtu zenean, finlandiar eta ekialdeko kareliar guztiek, eskualdea Finlandiaren menpe egotea nahi zuten. Eskualdea eskuratzen saiatu ziren demokratikoki, Nazioen Ligaren bidez, baina eskaerak eskaera soilean gelditu ziren. Finlandia, SESBen aurka defentsa eraikitzeko aliatuak bilatzen ari zen. Polonia, Lituania, Letonia, Estonia eta herrialde eskandinaviarrekin aliantzak osatzen saiatu zen, baina herrialde hauek SESBetik defenditzeko behar haina arrazoi ez zeukatenez, ez zen aliantza argirik gauzatu. Finlandiak laguntza behar zuen, SESB begiak Finlandian ezarriak zituen, eta orduan Alemania, finlandiarrei babesa eskaini zien, SESB, iparraldetik, gertutik kontrolatzeko. Honetaz konturatzean, SESBek, Alemaniarekin hitz hartu zuen bake-akordioa erabiliz, Finlandia babesgabea erasotzea erabaki zuen (Neguko Gerra).

Neguko Gerra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Neguko Gerra»

Finlandiarrek SESBen erasoei aurre egin zien, eta independiente gelditzea lortu zuen. Alemania ordurako, Bizargorri Operazioa abian jartzen ari zen, eta finlandiarrei bake-akordio bat sinatzea eskatu zion SESBekin, etorriko zena aurreratuz. Bake-akordioan, finlandiarrek, lur asko galdu zituzten, SESBekiko gorrotoa piztuz.

Bake garaia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1940ko Moskuko bake-akordioa, oso txarra izan zen finlandiarrentzako. Finlandiar armadaren porrota zirudiena, politiko eta negoziatzaileen porrota izan zen, alemaniarren presiopean zeudenak. Finlandiak ia irabazia zuen gerra, porrota bilakatu zen. Hauen artean, Finlandiar Karelia berreskuratzeko planak egiten hasiak ziren, alemaniarrei laguntza eskatuz, hauek espero zuten bezala.

Bitartean, Alemania naziak, Eskandinavia erasotu zuen 1940ko apirilaren 9an. Suedia eta Finlandia, ez ziren okupatuak izan, Alemaniak, herrialde bien laguntasuna espero baitzuen SESBen aurka.

Armaden kokalekuak.

Adolf Hitleren interesa Finlandian jarri zen orduan. Bizargorri Operazioa abian jarri nahi zuen, eta bere armada SESB iparraldetik erasotu nahi bazuen, finlandiarren laguntza behar zuen. Orduan Finlandia eta Alemaniaren arteko negoziaketak hasi ziren. Alemaniak, Karelia eta galdutako eskualdeak itzuliko zizkiola esan zion Finlandiari, honek, SESBi laguntza ematen ez bazion eta bere armada Finlandiatik zehar , SESBen mugara iristen baimentzen bazion.

Gerra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasiera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alemaniarrak, Petsamo eskualdean zeuden, SESB erasotzeko prest. Finlandiarrak aldiz, Åland Uharteetan zeuden, sobietarrek, irlak menperatuko zituztelakoan. SESB, Alemania Finlandian zegoen susmoak zituen, eta zalantzak kentzeko, 18 hiri finlandiar bonbardeatzea erabaki zituen. Bonbardeaketak aliatuek ere gaitzetsi zituzten

Orduan, 1941eko ekainaren 25ean, Bizargorri Operazioa hasten zela ikusirik, Petsamon zeuden tropa alemaniarrak, SESB erasotzen hasi ziren. Finlandiarrak aldiz, Karelia eskualdea erasotzen hasi zen, hego-ekialdetik batez ere. SESB arerioz josita zegoen, eta mendebaldean zeukan muga osoan zehar aurkariak erasotzen ari zitzaizkion.

1941eko finlandiarren erasoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekainaren 21erako finlandiar tropak mugan zeuden. SESBek Neguko Gerran bezalako armada bat izango zuela uste izan zuen, baina egia esan gizon kopuru bikoitza lortu zituen gerra honetarako. Bi gerren arteko bitartean, alemaniarren laguntzekin gizonak prestatzea lortu baitzuten. Iparraldean aldiz, alemaniarrak erasoka ari ziren eta oraindik iritsi ez ziren gizon batzuk, Suediatik mugara zihoazen.

SESB prestatua zegoen gerrarako, baina ez zeukan indar askorik eta hasieratik atzeraka egiten joan zen.

Alemaniarrak hegazkinekin erasotzen hasi ziren Leningrad hiriburua, eta bertako biztanleei, hiriburutik gertu zeudela abisatu zien. SESBek ezin zuen finlandiarren eta alemaniarren aurka borrokatu iparraldean, gehiegi ziren.

Finlandiarren konkistak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uztailaren 9an erasotzeko agindua emana zegoen, eta finlandiarrak, mugatik Leningraderantz abiatu ziren. Finlandiarren tropa guztiak bertan aurkitzen ziren, beraz orain, finlandiar armada guztia bat eginda zegoen, Neguko Gerran gertatu ez zena. SESBen erresistentzia oso txikia aurkitu zutenez, erraz lortu zuten 3 hilabetetan Karelia guztia eskuratzea, Neguko Gerran SESBek lapurtutako lurrak eta ekialdeko Karelia ere, inoiz Finlandiarena izan ez zena.

Alemaniarrak aldiz, arazo gehiago izan zituzten sobietarrak garaitzeko. Bizargorri Operazioa hasi eta aste batean, hasi ziren Petsamotik SESB erasotzen. Hala ere, nahiz eta sobietarren defentsa gogorra, hau puskatzea lortu eta SESBen sartu ziren, SS gizonekin.

Finlandiarrek lortutako lurrak.

Finlandiarren arazo nagusia, Suedia eta Britainia Handia izan ziren. Finlandiak, ez zuela Alemaniarekin kolaboratuko esan zien, baina hilabete bat beranduago gerran sartu ziren biak SESBen aurka, eta bi herrialdeak iruzurtuak sentitzen ziren. Hala ere, Suedia, nahiz eta neutral bezala defini heuren burua, Alemaniarekin kolaboratzen hasi zen ere.

Bere baitan, eta gerraren irabaziak finlandiarren galerak tapatu ezinik, Finlandia, Alemaniarekiko gero eta menpekotasun handiagoa zuen, janari eta munizio kontuetan.

Britainia Handiak Finlandiari gerra deklaratu zion 1941. urteko abenduaren 6ean, finlandiarren independentzia egunean. Britainiarrek, Alemaniak Finlandiatik bota nahi zituzten, eta beraien herrialdetik botatzeko esan zien finlandiarrei, trukean Neguko Gerra aurreko mugak izango zituen. Finlandiak, bere baitan, Karelia eskualde osoa zeukan orain, ez zegoen hau uzteko asmotan eta proposamena ukatu zuenez, britainiarrek gerra deklaratu zioten.

Finlandiak Alemaniarekin egindako akordioaren erdia bete zuen. Bere babespean, Finlandiak, bere lurraldeak handitu zituen eta Leningrad hiriburuaren ondoan kokatu zuen muga, alemaniarren eskutan. Finlandiarrek ez zeukaten SESB erasotzeko asmorik eta hurrengo 2 urteetan, gerra bukatu zeneraino, ez zuten berri sobietarren aurkako erasorik egin.

1942-1943[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bizargorri Operazioa aste gutxi batzuk iraun behar zuen. Britainia Handiak eta AEBk ere, abuztuan amaituko zela uste zuten. Finlandiarrak urduritzen hasiak ziren. Mugak luzatu zituzten, baina mugen egonkortasuna alemaniar soldaduek ekarri behar zuten. SESB aldi berean, finlandiarrekin bake-akordioa sinatzeko saiakerak egiten hasi zen, behintzat herrialde baten ustezko erasoa ekiditeko. Hala ere, finlandiarrek ez zuten onartu, egindako konkistak ezerezean geldituko zirelakoan. Finlandia, Leningrad hiriburuaren gainean zeuden, baina alemaniarrak ez ziren erasotzen ausartzen.

Soldadu finlandiarrak, sobietarrei aurre egiten.

Bitartean, Suedia, isolatuta zegoen Alemaniaren menpe zeuden Finlandia eta Norvegiaren artean, eta ez zuen Alemaniarekin kolaboratzea beste irtenbiderik.

Laguntza Internazionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Neguko Gerran bezala, suediar boluntario asko eta asko izan ziren. SSko armadetan norvegiar eta daniar boluntarioak egon ziren, Alemaniaren alde borrokatu zutenak.

Estoniarrak, gerra honetan, gogo handiz aritu ziren ere, eta finlandiarren alde borrokatu zuten, herrialde lagun honen mugak zabaltzeko. Gerra bukatzean, sobietarrek, ihes egitea lortu ez zuten estoniarrak exekutatu zituzten, Estonia, SESBen menpe zegoelako.

Juduak Finlandian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Finlandiak, ez zituen Alemania naziaren pentsamenduak onartzen eta juduak lasai bizi ziren bertan, guztiz onartuak baitziren eguneroko bizitzan. Haietariko asko gainera, finlandiar armadan parte hartu zuten, eta Alemania juduak, Alemaniatik Finlandiara jotzen zuten babes bila.

Sobietarrek hildako finlandiar zibilak (umeak).

Hala ere, Finlandiak, ez zuen apal jokatu sobietarrekin, eta bahitutakoak Gestapoen esku uzten zituen.

SESBen susperketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Finlandia galdua zegoen. Alemaniaren porrotak, Finlandiaren botere apala agerian uzten zuen. SESBekin bake-akordio batera iristen saiatu zen orduan, lortutako lurraldeak mantentzeko nahiarekin, baina SESBek ez zuen akordiorik nahi eta Finlandia suntsitzeari ekin zion. Hasieran airezko bonba saio batzuk bota zituen Helsinki, Kotka eta Oulun, baina hildakoak eskuko hatzekin kontatu ziren, finlandiarren airezko botereari esker.

1944ko ekainaren 9an, Sobietar Batasuna, Alemania jada jokoz kanpo utzi zuela, Finlandia erasotzen hasi zen Karelian. Bigarren egunerako, soldadu sobietarrak defentsa finlandiarra igaro zuten eta Finlandiaruntz abiatu ziren, herrialde honen independentzia arriskuan ipiniz. Petrozavodsk hiriburu kareliarra, 1944ko ekainaren 28an berreskuratu zuten sobietarrek.

Finlandia arriskuan zegoen, eta Adolf Hitlerrek, SESBek menperatzeko beldurra zeukanez, Alemaniako hainbat soldadu bidali zituen hara defentsa sendoa eraikitzeko. Finlandiarren armada modernoei esker, defentsa horrek aski iraun zuen denbora tarte handi batean. Honela, SESBek Neguko Gerra bukaerako mugak mantentzea lortu zituen eta finlandiarrez nazkatuta, begia Polonian jartzea erabaki zuen. Finlandiarrak, gerraz nazkaturik, bakea onartu zuten gogo txarrez.

Amaiera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

SESBek Estonia menperatu zuen, eta bake-akordio bat sinatzera behartu zien finlandiarrei, Tallinn hiriburutik, Helsinki tiroetatik gertuago baitzeukaten. Orduan, Finlandiak, 1940. urteko mugak berreskuratu zituen, Petsamo eskualdea galdu eta gainera, Porkkala penintsula (Helsinki hiriburuaren ondoan) sobietarren esku gelditu ziren. Irailaren 19an sinatutako bake-akordioan, SESBek, finlandiarrei, alemaniarrak Finlandiatik botatzeko eskatu zien, ordainetan herrialdearen independentzia onartuko zuten. Alemaniar soldaduak botatzeko garaia iritsi zen finlandiarrentzat, beste gerra batean sartuko zuena, Laponiako Gerra.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jarraipenaren Gerra Aldatu lotura Wikidatan