Jarraipeneko Irlandako Armada Errepublikarra

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau Continuity IRAri buruzkoa da, esanahi ezberdinentzako ikus IRA


Jarraipeneko Irlandako Armada Errepublikarra (jatorrizko izena: Continuity Irish Republican Army, CIRA) Irlandako talde armatu errepublikar bat da. Bere jarraitzaileek 32 eskualdeetako Armada Nazional gisa aldarrikatzen dute. Behin-behineko IRAren 1986ko zatiketa batetik jaio zen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1986ra arte, Sinn Féinek mugimendu errepublikarrak defendatutako abstentzionismoa aldarrikatzen zuen. Baina urte hartan, Sinn Féinek Ipar Irlanda eta Irlandako Errepublikako hauteskundeetara aurkeztea erabaki zuen. Jarrera honen aurka azaldu ziren, besteak beste, Ruairi O'Bradaigh eta Daithi O'Connell Behin-behineko IRA eta Sinn Feineko buruzagi historikoak. Hauek Republican Sinn Féin alderdia sortu zuten. Honen adar militarra CIRA izango zen.

IRA Ofiziala eta Behin-behineko IRAren arteko banaketan gertatu bezala, CIRAk ere IRAren siglak eta Irish Republican Army edo Óglaigh na hÉireann izenak beretzat jotzen ditu.

Hasiera batean CIRA ez zen argitara eman. 1994an, Behin-behineko IRAk su-etena ematearekin batera, egin zen CIRAren jarduna ageriko. CIRAk ez ditu Ostiral Santuko Akordioak onartzen eta ez du su-etenik aldarrikatu edo armarik entregatu.

Barne zatiketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2005ean, CIRAko hainbat presok erakundea utzi zuten, Portlaoiseko espetxean. Batzuk INLAren preso kolektibora pasa ziren, baina gehiengoa ez zen inolako taldetan sartu. CIRArekin leial jarraitzen zuten presoak, Benetako IRAkoekin batu zituzten. CIRA utzitako presoen aldekoek Concerned Group for Republican Prisoners taldea sortu zuten, eta zatiketa barne eztabaida batek eragin zuela esan zuten.

2006ko otsailean, Ipar Irlandako talde armatuen jarduera aztertzen zuen IMCk, CIRAtik bereizitako bi talde berriren izena argitara eman zuen: Saoirse na hÉireann eta Óglaigh na hÉireann.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jarraipeneko Irlandako Armada Errepublikarra Aldatu lotura Wikidatan