Andre Mariaren Jasokundearen eliza (Bilar)

Wikipedia(e)tik
Jasokundeko Andre Mariaren eliza (Bilar)» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Andre Mariaren Jasokundearen eliza
Bilar.jpg
Errepidetik ikusita
Udalerria Bilar
 Araba
Herrialdea  Euskal Herria
Koordenatuak 42°34′6.93″N 2°32′39.82″W / 42.5685917°N 2.5443944°W / 42.5685917; -2.5443944Koordenatuak: 42°34′6.93″N 2°32′39.82″W / 42.5685917°N 2.5443944°W / 42.5685917; -2.5443944
Garaia XVI. mendea
Andre Mariaren Jasokundearen eliza (Bilar) non dagoen adierazten duen Euskal Herriko mapa
Andre Mariaren Jasokundearen eliza (Bilar)

Andre Mariaren Jasokundearen eliza Bilarreko eraikin erlijiosoa da.

2003ko, martxoaren 4an, Eusko Jaurlaritzak kultura ondasun izendatu zuen, monumentu sailkapenarekin.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bilar Guardiaren menpeko gunea izan zen 1667 arte, orduan jaso baitzuen hiribildu titulua. Hala ere, XVI. mendean bizi izan zuen oparotasun handieneko garaia. Errege-Erregina Katolikoek eskualdera ekarri zuten bakeak lurren emankortasuna aprobetxatzea ahalbidetu zuen eta biztanleen bizi-maila hobetzea, denak ere lursail txikien jabe libreak zirela.

Gaztelua defentsarako izan zen ordura arte, baina ordurako beharrezkoa ez zenez, elizaren hormen zati bihurtu zen. Gaur egun ere, portada nagusian ikusi daitezke haren arrastoak. Lanak abside aldetik hasi ziren XVI. mendeko lehendabiziko urteetan. Erretaula ikusgarri bat eskatu ondoren, tenplua zabaltzeko beharra ikusi zuten, eta defentsa-gunea okupatu eta dorrea eraiki zuten. Mendearen amaieran, lanak ia bukatuta zeuden, portikoa izan ezik.

Monumentua Andre Maria plazan dago. Portikoa iparraldera begira dago. Multzoak bost atal ongi bereiziak ditu: nabe nagusia, portikoa, dorrea, sakristia, eta portikora eta nabe nagusira atxikitako etxebizitza.

Nabea oso altua da eta areto-solairua du. Hala eta guztiz ere, kontrahormak gutxi nabarmentzen dira kanpoaldetik, eta gehienbat barnean ageri dira. Horma-errefortzuen segidak eta presbiterioko hertsiguneak nabeak kapera eta gurutzadura dituela iradokitzen du, baina itxura besterik ez da.

Burualdeak bost alde ditu eta aspaldi galdu zuen ganga. Duela gutxi zaharberritu du Arabako Foru Aldundiak. Egitura metaliko tubularrez eta urre-koloreko xafla zulatuz berreraiki dute, eta ezin hobeki berreskuratzen da ganga zaharra. Erretaularen atzean dauden paramentuek arku konopial beheratuak dituzte apaingarri gisa.

Hurrengo ataletako albo-hormek Erdi Aroko aztarnak dituzte, gotorleku zaharrarenak agian. Bigarren zatian kapera txiki bat osatzen da. Nabeko gurutze-gangak izardunak dira, eta azken zatian, korua estaltzen duenean, korapilatu egiten dira.

Korua beheratutako arku batek eta ganga izardun batek osatzen dute. Bertara joateko igoera dorrearen lehen zatian eraikita dago eta elementu hauek ditu: itzelezko eskailera, harrizko eskudela duena; harlanduzko ganga obala, eta sarbiderako goiko eta beheko ateak, pilastraz eta frontoiz apainduta. Koruko aulkiteria oso xumea da.

Koruaren azpian, eskuinetara, bataiarria dago zutabe ildaskatu baten gainean, eta XVII. mendeko panel apaingarriak ditu. Ezkerretara, gotorleku zaharraren errefortzuen artean hondeatuta, beste kapera bat dago.

Barruko kontrahormetara itsatsita, forja-laneko bi pulpitu daude eta neoklasikoko ahots-gordetzaileak dituzte.

Sakristia berriak hiru atal ditu eta XVIII. mendeko ganga lunetaduna. Haren ondoan sakristia zaharra dago, edo sakristia izan zenaren zati bat, kanoi-gangaz egina.

Dorreak bi atal ditu. Beheko atala oso altua da, eta ertzetan pilastrak ditu laukizuzenez eta obaloz apainduta. Leihoak ere baditu, frontoiz eta pilastraz apainduta. Dorrearen erdialdean leiho laukizuzen xumeak daude. Azken atala, kanpaiena, oktogonala da eta errematerako kapitel horzduna du.

Portikoa itxia da, lau isurialdeko teilatua du eta oinplano laukizuzena. Barrualdea harriz apaindutako gangarekin egin zen eta argiztapenerako hiru begiekin. Barne-portada erdi-puntuko arkua da eta aingeru bat du giltzarrian. Dekorazioa ondorengo elementuekin osatzen da: orridun kapitelak dituzten kolomak, erlaitz irtena eta hiru horma-hobi, Jasokundea, Roke Deuna eta San Joan Nepomucenoren irudiekin.

Erretaula nagusia Errioxako aipagarrienetakoa da. XVI. mendean egin zen eta XVII.ean urreztatu. Erretaulak azpi-atal horizontala, bi atal eta atiko bat ditu, eta, hiru kale eta lau kale-artetan zatituta dago. Azpi-atal horizontalean eta atikoan pasioko pasarteak irudikatzen dira. Bi ataletan Kristoren jaiotza, haurtzaroa eta bizitzako pasarteak aipatzen dira. Gaur egun sakristian dagoen Kristoren irudia da ikusgarriena, jatorrian erretaulari amaiera ematen bazion ere. Hura egin zuten artisten artean Guiot de Beaugrant eta Andres Araozkoa ageri dira.

Gurutzaduraren bi kontrahormen gainean San Joanen eta Arrosarioko Ama Birjinaren omenezko erretaulak jarri ziren. Horietatik lehena harrizkoa da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Herriko Wikiatlasa