Jasone Osoro
Wikipedia(e)tik
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Izen osoa | Jasone Osoro Igartua | |
| Jaio | 1971ko abuztuaren 12a | |
| Elgoibar (Gipuzkoa) | ||
Jasone Osoro Igartua (Elgoibar, Gipuzkoa, 1971ko abuztuaren 12a - ) euskal idazlea da. Informazio Zientzietan lizentziaduna da eta ondoren, Zine Gidoigintzari buruzko gradu-ostekoa egin zuen Bartzelonan. Kazetaria da lanbidez eta prentsan ez ezik, telebistan ere aritzen da gidoigile. Literaturari dagokionean, Tentazioak eta Korapiloak ipuin liburuak, Isadora Duncan-en biografia eta Greta eleberria idatzi izan ditu. Jara du gaztetxoei zuzendutako estreinako kontakizuna.
Eduki-taula |
[aldatu] Lanak
[aldatu] Narrazioa
- Tentazioak (1998, Elkar)
- Korapiloak (2001, Elkar). Igartza Sarian akzesita.
[aldatu] Nobela
- Greta (2003, Elkar)
- Bi marra arrosa (2009, Txalaparta)
[aldatu] Haur eta gazte literatura
- Jara (2001, Alfaguara-Zubia)
- Jara, bikiak eta bikoteak eta txipiroiak (2005, Alfaguara-Zubia)
- Jara Bartzelonan (2007, Alfaguara-Zubia)
- Ezekiel (2009, Elkarlanean)
[aldatu] Biografia
- Isadora Duncan (1998, Elkar)
[aldatu] Gida-liburua
- Elgoibarko baserriak (1997, Debemen)
[aldatu] Kanpo loturak
- (Euskaraz) Jasone Osoro literaturaren zubitegian
- (Euskaraz)(Gaztelaniaz) Jasone Osororen webgune ofiziala