Jasper Johns

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Jasper Johns (Augusta, Georgia, Ameriketako Estatu Batuak, 1930) pintorea, eskultorea eta artista grafikoa da. Oso garrantzitsua izan da XX. mendearen erdialdeko Estatu Batuetako artearen garapenean.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1954an, garai hartan nagusi zen espresionismo abstraktua alde batera utzi, eta guztiz bestelako eran hasi zen pintatzen. Dianak, Estatu Batuetako ikurrina (Flag), zenbakiak, alfabetoko letrak eta abar ziren margolanen gaiak. Pintura-geruza lodiak jarriz pintatzen zuen, margolana bera objektu bilakatuz, gauza ezagunen erreprodukzio huts izan beharrean. Objektu-den-artea kontzeptuak eragin handia izan zuen handik aurrera eskulturan eta pinturan.

1950eko hamarkadaren azken aldera, Johnsen lanak askeagoak egin ziren. Batzuetan, benetako objektuak jartzen zituen oihalaren gainean, erregelak eta konpasak, esate baterako. False Start (1959, Scull bilduma, New York), umorez eta esanahi-jokoz betetako lana da, pop arten aurrekaria. Etiketa okerrak eta margotutako objektuen gainean koloretako orbanak pintatu zituen.

1987an, bide berriak zabaldu zituen berriz ere, New York hirian Seasons (Urte-sasoiak) izeneko lau laneko ziklo bati ekinez. Ziklo hori oso garrantzitsutzat jo izan da Estatu Batuetako artearen historian.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jasper Johns Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]