Jatsu
- Artikulu hau Lapurdiko udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus Jatsu (argipena).
|
Jatsu |
|||
|---|---|---|---|
|
|
|||
| Izen ofiziala | Jatxou | ||
| Estatua Eskualdea Departamendua Barrutia Kantonamendua |
Frantzia Akitania Pirinio Atlantikoak (64) Baiona Uztaritze |
||
| Alkatea | Alain Castaing (2008-2014) | ||
| Herritarra | jatsuar[1] | ||
| Koordenatuak | 43°23′N 1°25′W / 43.383°N 1.417°WKoordenatuak: 43°23′N 1°25′W / 43.383°N 1.417°W | ||
| Eremua | 13,95 km2 | ||
| Garaiera | 7-175 m | ||
| Distantzia | 15 km Baionara | ||
| Posta kodea | 64480 |
||
| INSEE kodea | 64282 |
||
| Biztanleria | 1,023 bizt | ||
| Dentsitatea | 0,07 bizt/km² | ||
| Jatsu annuaire-mairie.fr.en http://www.annuaire-mairie.fr/mairie-jatxou.html Jatsu annuaire-mairie.fr.en | |||
Jatsu Lapurdiko udalerria da, Lapurdi Erdialdean kokatua. Nafarroa Beherean dagoen izen bereko herriarekin desberdintzeko Euskaltzaindiak Jatsu Lapurdi forma sinonimotzat jotzen du[2].
Eduki-taula |
[aldatu] Geografia
[aldatu] Orografia
Udalerria 7 eta 176 metroko garaieren artean dago; baxuena Errobiko ertzetan kokatzen da eta altuena ipar-ekialdeko basoetako muinoetan, Lurmintoa etxetaldetik hurbil Faldarakon basoan, RD 22 errepidearen alboan. Herri barneak berak 64 m ditu.
Muino horiek banatzen dituzte Errobi eta Ardanabiaren arroak eta horregatik azken honen ertzetan, udalerriko ipar-ekialdean garaierak berriro jaisten dira: 28 m Jatsu-Mugerre-Hazparneren arteko bilgunean.
[aldatu] Hidrografia
Aturriko bi ibaiadarren arroetan daude udalerri honetako lurrak.
- Errobiren ertzean egonik, bere urak bertara isurtzen dituzten erreka nagusi bi daude:
- Latsa; ekialdetik mendebaldera udalerria zeharkatzen du. Aldi berean Mahatsurietako erreka eta Harrobiko errekaren urak jasotzen ditu Uztaritzeko Zokorrondo auzoan sartu baino lehen.
- Hillans: bertan jaioa; udalerri honetako lur eremu txiki bat hartzen du. Xaramela iturritik hurbil du jaiotza eta Jatsun "Kaudiako erreka" izena hartzen du[3] Milafrangako lurretan "Eiherattoko erreka" izena hartu baino lehen.
- Ardanabia: ipar-ekialdeko lurrak; batez ere Angeluko errekaren bidez.
[aldatu] Udalerri mugakideak
- Mugerre eta Milafranga iparraldean.
- Hazparne ipar-ekialdean. Angeluko errekak lehen eta Ardanabia izena hartu baino lehen "Ur Handia" izena daraman errekak[4] gero muga zehazten dute.
- Uztaritze mendebaldean eta ipar-mendebaldean; udalerri honek lurrak ditu Errobiren ibarreskuinean ere. Tarte luze batean Mahatsurietako errekak markatzen du muga.
- Haltsu hegoaldean. Tarte batean Harrobiko errekak markatzen du muga. Bi herrien arteko dema lelo honek laburbiltzen du: "Jatsu eta Haltsu, biak igualtsu"[5].
- Larresoro hego-mendebaldean, Errobiz beste aldera.
[aldatu] Etxetalde eta auzoak
- Karrikakiztalia
- Kapera
- Hormintoa
- Larrea
- Inbidia
- Basoa
- Oihana
[aldatu] Toponimia
Frantsesez forma desberdinak sortu badituzte ere[6], jats edo isats zuhaixkak eman die Jatsu izeneko bi herriei adituen arabera. "Itsasu" ere lotzen dute etimologia berberarekin eta Jeztaze herri zuberotar-biarnesaren izena ere zuhaixka beretik dator baina kasu honetan okzitanierazko formatik (Gestars) euskaraz erabiltzen dena geroago sortuz[7].
[aldatu] Historia
Herriaren lehen aipamenak 1253 eta 1264koak dira, Baionako kartularioan. XVII. mendea arte Uztaritzeko auzoa izan zen[8].
Frantziako Iraultzaren garaietan parrokiako buru Haltsuko Martin Mundutegi zebilen; konstituzioari zin egiteari uko egin eta erbesteratu behar izan zuen; iraultzazaleek zenbait objektu lapurtu zituzten elizatik.
[aldatu] Politika
[aldatu] Alkateak
| Alkatea | Agintaldia | Alderdia |
|---|---|---|
| Alain Castaing | 1995-2001 | |
| Alain Castaing | 2001-2008 | |
| Alain Castaing | 2008-2014 |
[aldatu] Herri elkargoak
Udalerri batzuen artean sortutako zenbait elkargoren kidea da, adibidez:
[aldatu] Garraioa
Errepide hauek dira udalerria zeharkatzen duten inportanteenak:
- RD 250: mendebaldetik, Uztaritzetik herrian sartu eta gero ekialdera jotzen du, RD 22ra heldu arte.
- RD 650: iparraldetik, Milafrangatik herrira heltzen da; herri barnean zenbait metrotan aurrekoarekin bat egiten du hegoalderantz Haltsurako bidea hartu baino lehen. Errobi zeharkatu eta Larresorora iristen da.
- RD 22 edo "Gailurretako (Inperio) Bide" historikoa[9]: Hiriburutik datorrela udalerriko ipar-ekialdeko basoak zeharkatzen ditu Hazparnerako bidean.
"Jatsuko geltokia": herriak bere izena ematen dio Baiona-Donibane Garaziko trenbideko geltoki bati baina metro gutxirengatik Uztaritzen dago, ez Jatsun.
[aldatu] Demografia
BAB eta Lapurdiko kostaldean dagoen presio demografikoak bultzatuta azken urteetan biztanleen hazkundea handia izan da (% 26,3 1999-2007 aldian[10])
|
|||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
2004ko biztanleria INSEEk emandako behin-behineko datua da
[aldatu] Ekonomia
- Udalerria Ezpeletako piperraren "Jatorri izendapen babestuaren" eremuaren barruan dago.
- Historikoki Faldarakon basoko egurreren ustiapenak garrantzi handia izan du[11].
[aldatu] Kultura
- Lehen Hezkuntzako eskola publikoa dago, 2009-2010 ikasturtean 105 ikasle dituena; bertan adar elebiduna dago 52 ikaslerekin[12]. Eskolako elkartearen izena "Hartz Ttipiak" da[13].
- Hegaldi dantza taldea dago[14]. Margolaritza lantegi bat ere antolatzen dute[15].
- Done Jakue bidearen bigarren mailako adar batek udalerria zeharkatzen du Uztaritzera joan baino lehen; Salbatoretik eta elizatik pasatzen da. Eskualdeko udalerriek hau eta beste batzuk "ibilbide labur" edo PR gisa egokitu dituzte.
- Auzo-herriarekin batera sortutako errugbi taldeak "Rugby Club Ustaritz Jatxou" du izena[16]. Errugbi zelaia dago.
- Herriko festak Trinitateko igandean izaten dira.
[aldatu] Ondasun nabarmenak
- Salbatore kapera[17][18] Erdi Arokoa da eta 1249tik aipatuta dago dokumentazioan[19]. Herri barnetik kanpo dago, iparraldeko muinetarako bidean Faldarakon aldean. Eskualdean ospe handienetakoa da; parrokia katolikoen fusioak suertatu zirenean "Errobiko Salbatore" izena eman zitzaion bere omenez Uztaritze, Haltsu, Jatsu eta Larresorok sortu zutenari. Mendekoste astelehenean erromesaldia egiten da, Jatsutik aterata[20]. Done Jakue bideetako batean kokatuta dago eta bere ondoan Sorhoeta etxea dago, garai batean erromesentzako aterpea izan zena.
- Done Sebasti[21] elizan XVII. mendeko lau apostoluen margo handia eta XVII-XIX. mendeetako aldare eta tabernakulua daude[22].
- Elizaren ondoan serora etxe bat dago, atean Seroraenea idatzita daukana.
- Disko itxurako hilarri ugari dago.
[aldatu] Azpiegiturak
[aldatu] Jatsuar ezagunak
- Piarres Ibarrart (1838-1919) euskal idazle eta bertsolaria. Herriko eskola publiko elebidunari bere izena jarri zitzaion.
- Jean-Baptiste Aroztegi (1964-) kantaria[23].
[aldatu] Erreferentziak
- ↑ Jatsu EODAn.
- ↑ Euskaltzaindiaren izendegia.
- ↑ IGNko mapetan ruisseau de Caudia.
- ↑ Ez konfunditu oso hurbil dagoen Ur Handiarekin, Ardanabiaren beste ibaiadar batekin.
- ↑ Aipua Piarres Larzabalen hitzetan.
- ↑ Jatxou eta Jaxu hurrenez hurren.
- ↑ Jean-Baptiste Orpustan, Nouvelle toponymie basque, Presses universitaires de Bordeaux, Talença, 2006. ISBN 2-86781-396-4.
- ↑ Jean-Baptiste Orpustan, Nouvelle toponymie basque, Presses universitaires de Bordeaux, Talença, 2006. ISBN 2-86781-396-4
- ↑ Frantsesez Route (impériale) des Cimes.
- ↑ Datua annuaire-mairie.fr.en.
- ↑ Herri-baso honetako zatirik handiena Jatsun dago. Ikus La Forêt au Pays Basque français lana, Louis Dassancerena.
- ↑ Aipamena eskolako webgunean.
- ↑ Eskolako webgunea.
- ↑ Euskal Dantzarien Biltzarraren webgunea.
- ↑ Uztaritzeko Mediatekako bloga..
- ↑ Taldearen webgunea.
- ↑ Frantsesez Saint-Sauveur. Euskarazko izenerako ikus webgune hau.
- ↑ Kapera Kultura Ministerioaren katalogoan.
- ↑ Datua Jatsuri buruzko informazioetan.
- ↑ Errobiko Salbatore parrokiako webgunea.
- ↑ Frantsesez Saint-Sébastien; euskarazko forma arautu gabe dago.
- ↑ Eliza Kultura Ministerioaren webgunean.
- ↑ Bere webgunea.
[aldatu] Kartografia
- IGNko 1:25.000 eskalako 1345 OT (Cambo-les-Bains Hasparren) eta 1344 OT (Bayonne. Anglet. Biarritz) mapak.
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Kanpo loturak
- (Euskaraz) (Frantsesez) Eskolako webgunea.
- (Gaztelaniaz) Jatsu Euskomedian.
|
|||||||