Jaume Huguet
Jaume Huguet kataluniar margolaria izan zen (Valls, 1415 inguru - Bartzelona, 1492). Zaragozan lan egin ondoren, antza denez, 1448an Bartzelonan lantegi baten buru izan zen, eta bere hartan jarraitu zuen 1886 arte; Bartzelonan bere garaiko pintore ospetsuena izan zen garai hartan. Hugueten obretan marrazkiaren zehaztasuna eta aurpegien adierazkortasuna nabarmentzen dira, eta haren pinturan Flandriako pintoreen eta Italiako Errenazimentuko garaikoen eragina antzematen da. Erretaula handiak egin zituen, beste herrialdeetako estilo gotikotik sorturiko apaindura oparoz horniturik zeudenak. Hona erretaula batzuk: San Jorge (1448); San Miguel; Abdon eta Senen Santuak (1459-1560); Portugalgo Kondestablearena (1464-1465); San Agustin (1486). Hugueten estiloa originala da: zorrotza, fina, kolore bizi eta argiz hornitua.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.