Jaume Roig
Wikipedia(e)tik
Jaume Roig (Valentzia, Katalan Herriak, 1400 inguruan - Benimamet, 1478) idazle katalana izan zen.
Biografia [aldatu]
Sendagilea zen. Eginkizun garrantzitsuak izan zituen Valentzia hiriko gobernuan, eta Alfontso Eskuzabalaren gortean. 1459-1460an 16.000 bertso baino gehiagoko kontakizun satiriko bat idatzi zuen, 1531 arte argitaratu ez zena, eta hiru izenburu desberdinez ezagutzen dena: Llibre de les dones (Emakumeen liburua), Llibre dels consells (Aholkuen liburua) eta Espill (Ispilua). Kontakizun sendo eta gordina da; kontalariak emakumeen aurka dihardu, bere hiru ezkontzen berri ematen du, eta giza bizitzaren ikuspegi mingotsa erakusten du.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.