JavaScript Object Notation

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

JSON, JavaScript Object Notationen laburdura, datuen elkartrukerako formatu arina da. Testu hutsezko formatu hau datu egitura sinpleak eta array asoziatiboak errepresentatzeko erabiltzen da (objektu izena hartzen dute).

JSON formatua RFC 4627ean zehaztu zuen lehenengo aldiz Douglas Crockfordek. JSON formatuaren Interneteko MIME mota ofiziala application/json da. JSON fitxategiaren luzapena .json da.

JSON formatua serializaziorako eta egituratutako datuak sareko konexio bidez bidaltzeko erabiltzen da sarri. Ajax web aplikazioen programazioan erabiltzen da gehienbat, XML formatuaren alternatiba gisa.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]