Java (uhartea)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Java
Jawa
Java uhartearen plano topografikoa.
Java uhartearen plano topografikoa.
Geografia
JavaLocatie-1-.png
Kokalekua Hego-ekialdeko Asia
Koordenatuak 7°29′30″S 110°00′16″E / 7.49167°S 110.00444°E / -7.49167; 110.00444
Uhartedia Sondako Uharte Handiak
Azalera 128.297 km2
Punturik garaiena 3.676 m
Administrazioa
 Indonesia
Demografia
Biztanleria 138.000.000 bizt. (2011)
Hizkuntzak Javera

Java[1] (indonesieraz Jawa), Indonesiako populazio dentsitate handiena duen uhartea da. 128.297 km² ditu eta 138 milioi biztanle, beraz 1.064 biztanle ditu km² bakoitzean. Estatu bat izango balitz munduko bigarren estaturik dentsoena izango litzateke.

Bere hiriburua Indonesiako hiriburua ere bada, Jakarta.

Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskualde berezi bat eta lau probintzia ditu Javak:

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Semeru mendia eta Bromo mendia, Javako ekialdean.

Java, Sondako Uharte Handiak izeneko uharte katean dago, Javako itsasoaren (iparraldean) eta Indiako ozeanoaren (hegoaldean) artean. Sumatrako uhartearen ipar-ekialdean dago, Malaysiako uhartediaren hegoaldean eta Bali uhartearen ekialdean. Iparraldean Borneo uhartea dago, eta hegoaldean Christmas uhartea. Munduko hamahirugarren uharterik handiena da. Jatorri bolkaniko uharte honek, kono itxurako 38 mendi ditu. Mendien itxura, antzina sumendiak izan zirela adierazten dute.

Javako uhartean Indonesiako hiriburua dago, Jakarta. Monumentu garrantzitsuenen artean Yogyakartan dagoen Borobudur izeneko piramide budista, eta Prambananeko tenplu hinduarra daude.

Orografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Malaysiako uhartediko sumendi mendikatea eratzen dute Javako mendiek, Sondako itsasartearen eta Baliko itsasoaren artean daudenek. Haran gehientsuenak hegoaldean daude. Ibaiak: Solo, Brantas, Manuk.

Klima, landareria eta fauna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekuatorekoa da Javako klima, hezea. Bi urtaro bereizten dira, mendebaleko montzoi haizeak eragiten duena bata, urtaro hezea, eta lehorra bestea.

Landareria eta fauna (krokodiloak, zaldiak, tigrea, errinozeroa) aberatsak dira. Erdialdean eta mendebalean baso asko daude.

Hiri nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jakartaren ikuspegia, autorik gabeko egunean.

Jakartaz gain, Surabaya, Bandung eta Semarang dira hiri nagusiak.

Biztanleak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erlijioari dagokionez, musulmanak dira biztanle gehienak.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nekazaritza da jarduera nagusia, horretarako baldintzak oso onak baitira (klima hezea eta egonkorra da, lurra emankorra, eskulana ugaria eta kontsumoko merkatua zabala). Arroza, artoa, kafea, kakaoa, kautxua lantzen dira, batez ere.

Industria batzuk ere badira: azukre eta petrolio findegiak, eztainu eta beste zenbait metalen fundiziorako lantegiak...

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aspalditik bizi da jendea Javan; hala erakusten dute han aurkitu diren fosilek. Yavdvïpa izenaz agertzen da Indiako epopeian eta Iabadiu izenez Ptolomeoren geografian.

Kristau garaiko lehen mendeetan hinduismoaren eragina zen nagusi. Aginpidea printzeen esku zegoen. Haiek zergak kobratzen zizkieten nekazariei eta nekazaritza gaiak kaietara eramateko garraiobideak egokitzeko ardura zuten.

732an sortu zen estatu gisa antolatutako lehen lurraldea, Sanjaia, dinastia budistako erregearekin.

Javako literatura lanik zaharrenetarikoa idatzi zuen Airlangak lurraldea batu zuen 1028 eta 1035 artean. Airlanga hil zenean, bi erreinu sortu ziren Janggala mendebalean eta Panjalu edo Kediri ekialdean. Azken honek indar handia hartu zuen eta Javako artearen eta literaturaren garapena ekarri zuen.

Javak 1293an iritsi zuen urrezko aroa; garai hartan lotu zuen Javak benetako nagusitasuna Sondako gainerako uharteekiko.

Te-plantazioa, holandarren kolonizazio-garaian, 1926 inguru.

1520 aldera sartu zen budismoa Javan. Ondoren portugaldarrak iritsi eta lurralde gehienak hartu zituzten; 1602 aldera holandarren esku geratu ziren lurralde haiek guztiak. Sartaldeko Indietako Konpainia sortu zuten, eta konpainia izan zen uharteko agintaria bertakoen matxinadak zapalduta. Daendels gobernariaren erreformaren ondorioz printzeei aginpidea kendu zitzaien, nekazariek Konpainarentzat lan egin behar izan zuten eta uhartearen defentsarako plana eratu zen.

1903an eman zitzaien javarrei administrazioan parte hartzeko eskubidea, eta 1925etik aurrera legegintzan parte izan zuten.

Javako itsasoko gatazkaz geroztik (1942), Japoniarrek hartu zuten uhartea.

Gerraren ondoren, Java erdialdea eta mendebala Indonesiako Errepublikan sartu ziren eta Herbeherek sortutako gainerako estatu autonomoak ere bai 1950ean.

Artea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Borobudur tenpluaren ikuspegia.

Javako artean garai asko bereiz daitezke, historian zehar kolonizatu zuten herrien ezaugarriek mugatuak, baina urrezko aroa VII-IX. mendeen artekoa izan zen. Garai hartan Javako aginpidea Cailendra dinastiaren esku zegoen. Caliendra dinastia Indiakoa zen jatorriz, baina Indonesiako lurralde askotara hedatu zuen bere aginpidea; haren eraginez budismoak hinduismoaren tokia hartu zuen eta Javako erlijio nagusi bihurtu zen. Garai hartako arte lan aipagarrienak hilobi budistak dira; hilobi garrantzitsuenak Dieng ordokikoak (gaur egun zortzi gelditzen dira) eta bereziki, Barabudur santutegi budista (800. urte inguruan eraikia) dira. Barabudur santutegia piramide formakoa da, oin karratuko bost solairu eta horien gainean oin biribileko beste hiru solairu ditu; barnealdean Budaren bizitzaren pasarteak aditzera ematen dituzten behe-erliebeak daude, gupta estilokoak. Barabudur santutegiak unibertsoaren harmonia eta izadiaren edertasuna, adierazten ditu eta Javako erlijiozko artearen gune garrantzi handieneko bat da. Horiez gainera aipatzekoak dira, besteak beste, Jabungo tenplu biribila, hinduista, Sewu tenplua eta Prambanan tenplua.

Urrezko aroaz gainera garrantzizkoa izan zen XII-XIII. mendeetako artea, islamaren eragina nabarmen adierazten duena. Garai hartako arte lan nagusiak tenpluak eta bainuak dira.

Musika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Javako musikan aipagarria da gamelana; mendebalean ezagutzen den orkestraren antzekoa da gamelana eta orkestra osatzen duten musika tresnek osatzen dute. Jatorria Malaysian du baina hinduismoaren, islamaren eta Ekialde Urruneko eraginak jaso ditu. Eskalen artean bi dira oinarrizkoak:slendro eta pelog.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Java (uhartea) Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]