Javako gizaki

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Wikipedia:Taxotaula bat irakurtzeko eraTaxotaula bat irakurtzeko era
Javako gizakia
Iraute egoera: Fosil
Fosilen hedapena: Pleistozeno

Pithecanthropus-erectus.jpg


Sailkapen zientifikoa
Erreinua: Animalia
Filuma: Chordata
Klasea: Mammalia
Ordena: Primates
Familia: Hominidae
Generoa: Homo
Espeziea: Homo erectus
Azpiespeziea: H. erectus erectus
Trinomial izena
Homo erectus erectus
(Dubois, 1892) Dobzhanski, 1944

Javako gizakia (Homo erectus erectus) Homo erectus espezieko aurkitu zuten lehenengo espezimena izan zen. Eugène Duboisek Trinilen (Javan) 1891n aurkitu zuenean Pithecanthropus erectus izendatu zuen.

1930eko hamarkadan Ralpf von Koenigswald alemaniar paleontologoak aztarna berriak topatu zituen, bai Trinilen eta baita handik 75 kilometrotara dagoen Sangiranen ere[1]

1940an Franz Weidenreichek Homo erectus iavanensis izendatu arren, lau urte geroago Dobzhanskik Homo erectus erectus izendatu zuen behin betiko.

Garezurrezko tamaina 940 ml-koa zen, egungo gizakiaren 1.200-1.500 eta gorilaren 600 ml artekoa. Nahiz eta bere burmuinak lengoaia kontrolatzen duen zatia izan, ezezaguna da hitz egiten zuenetz. 1,70 metroko altuera eta 70 kilogramo inguru zituen eta zutik ibiltzen zen [2].

Erreferentziak[aldatu]

  1. Koenigswald, G.H.R. von (1938), Ein neuer Pithecanthropus-Schädel, Koninklijke Akademie van Wetenschappen, 185-192. or. .
  2. Crusafont, M.; Meléndez, B.; Aguirre, E. (1986), La evolución, Biblioteca de Autores Cristianos (4.a. argitaraldia), Madril: La Editorial Católica, S.A, 522-598. or., ISBN 978-84-220-0676-3 .
Wikispecies-logo-en.png
Wikispezieetan orrialde bat dago honi buruz:
erectus?uselang=eu Javako gizaki