Javier Caño

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Javier Caño Moreno
Datu pertsonalak
Jaio 1943
Barakaldo (Bizkaia)
Hil 2009ko irailaren 10a

Javier Caño Moreno (Barakaldo, 1943 - 2009ko irailaren 10a) euskal herritar abokatu eta politikaria izan zen, Eusko Alkartasunaren sortzaile eta Eusko Jaurlaritzaren sailburua izandakoa[1].

[aldatu] Biografia

Zuzenbidea ikasi ondoren, Babcock & Wilcox enpresan lan egin zuen eta abokatu bihurtu zen. Deustuko Unibertsitatean Zuzenbide Forala eta Autonomikoaren irakasle izateaz gain 1997 eta 1999 artean dekanoa izan zen[2]. Hainbat lan idatzi zituen foruez eta eskubide historikoez[3].

Politika munduan EAJn hasi zen eta Eusko Kontseilu Nagusiko idazkaria izan zen 1979] eta 1980an. Hortik eta 1985 arte legebiltzarkide eta sailburua izan zen Garaikoetxearen gobernuetan. Lehendabiziko Legealdian Idazkaritzan berriro eta bigarrenean Lan Sailean[4].

EA sortzeko lagundu eta 1990 arte legebiltzarkide izaten jarraitu zuen. 1991 eta 1995 artean, EA gobernuan sartu eta Justizia sailburu bihurtu zen[5]. 2006an EAko Fundazioaren lehendakari izendatu zuten[3].

[aldatu] Lanak

[aldatu] Erreferentziak


Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak