Javier Díaz Noci

Wikipedia, Entziklopedia askea
Javier Díaz Noci
Bizitza
JaiotzaGasteiz, 1964 (59/60 urte)
Herrialdea Araba, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Tesi zuzendariaJoseba Agirreazkuenaga
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakunibertsitateko irakaslea eta idazlea
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea
KidetzaEusko Ikaskuntza

Inguma: javier-diaz-noci

Javier Díaz Noci (Gasteiz, Araba, 1964 -) arabar irakaslea eta idazlea da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Informazio Zientziak ikasi zituen EHUn (Kazetaritza Saila), eta 1987an lortu zuen lizentziatura. 1985etik 1992 bitartean kazetaritza-lanetan jardun zuen hainbat komunikabidetan: La Gaceta del Norte, Deia, Radio Vitoria, Radiocadena Española, Radio Nacional de España eta Donostiako Herri Irratian, besteak beste.

1992an Historiako doktoregoa egin zuen Euskal Herriko Unibertsitatean Euskarazko prentsa XX. mendean (1919-1937). Euskal kazetaritzaren sorrera eta garapena izenburuko tesiarekin.[1] Ondoren Zuzenbidea ikasi zuen aipatutako Unibertsitatean, eta lizentziatura 1996an lortu zuen. Irakaslea da 1993tik aurrera Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean, eta kazetaritza-idazketarekin zerikusia duten gaiak irakasten ditu. 1997az geroztik, Eusko Ikaskuntzako Komunikabidea Saileko lehendakaria da. Bere aginte-garaian, Mediatika izenarekin, Komunikabide Saileko koadernoa berrargitaratzen hasi ziren.

Idazlanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kaleratu dituen lanen artean daude: Euskarazko aldizkari, egutegi eta almanaken erroldea (1834-1959) (1994), Kazetaritza idazkuntzarako eskuliburua, Informazio-generoak (1995), Euskal prentsaren sorrera eta garapena (1834-1939) (1995); Emy Armañanzasekin elkarlanean kaleratutako Perodismo y argumentación. Géneros de opinión (1996), eta El periodismo electrónico. Información y servicios multimedia en la era del ciberespacio (1996) eta Medios de comunicación en Internet (1997).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]