Javier Elzo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Javier Elzo
Javier Elzo
Javier Elzo, 2010eko uztailaren 1ean
Datu pertsonalak
Jaio 1942ko otsailaren 3a
Beasain (Gipuzkoa)

Francisco Javier Elzo Imaz[1] (Beasain, Gipuzkoa, 1942ko otsailaren 3a) euskal herritar soziologoa eta unibertsitateko irakaslea da, Deustuko Unibertsitateko Soziologiako katedraduna, eta Eusko Ikaskuntzako nahiz Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko kide. Lovainako Unibertsitatean (Flandes) Soziologia, Teologia eta Zientzia Moral eta Erlijiosoak ikasi zituen. Makina bat azterlan egin du, batez ere gazteen gainean (gazteen jokabidea eta balioak, familiako soziologia, eskola jazarpena, drogen menpekotasuna, gazteen indarkeria). Euskaldun zahar berritua, Ramon Etxezarreta izan zuen sasoi batean euskara irakasle.[2] ETAren eta haren ingurukoen mehatxupean bizi izan da hainbat urtez.

Erreferentziak [aldatu]

  1. Abizenak Elzo Imaz idaztea, euskal herritar horren aukera pertsonala da. Izan ere, Euskaltzaindiak, euskara baturako, Eltzo Imatz onartu du bi deitura horien grafiatzat. Ikus Euskal Onomastikaren Datutegia.
  2. Idurre Eskisabel: «Gizartean miaka», Pareak Bai elkarrizketa saila, Berria egunkaria.

Kanpo loturak [aldatu]

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Javier Elzo


Biografia
Gipuzkoa
Artikulu hau Gipuzkoako biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.