Javier Garriz

Wikipedia, Entziklopedia askea

Javier Garriz Aiantz (Mañeru, 1894 - Iruñea, 1977) nafar apaiza eta idazlea izan zen.

Biografia

Iruñeko apaizgaitegian eta Comillasko Unibertsitatean apaiz izateko ikasketak egin ondoren, Teologian, Zuzenbide Kanonikoan eta Zuzenbide Zibilean espezializatu zen, Zaragozako Unibertsitatean.

Obra nagusiak: La villa de Garde en el valle del Roncal (1923, Gardeko hiria Erronkariko ibarrean), Don Antonio Garde Enciso, sacerdote (1955, Antonio Garde Enciso apaiza) eta La catedral de Pamplona (1966, Iruñeko katedrala).


Erreferentziak