Javier Marcotegui
Wikipedia(e)tik
(Javier Markotegitik berbideratua)
Jesús Javier Marcotegui Ros[1][2] (Iruñea, 1948ko irailaren 21a) UPNko politikaria da.
Biologoa ogibidez, ibilbide luzea egin du Markotegik politikagintzan. Hezkuntza sailburua izan zen 1991-1995eko legegintzaldian. PSN-CDN-EAren gobernuarekin eskolak ematera itzuli zen. Baina Miguel Sanzek Ingurumena sailburua izendatu zuen 1999an. Hurrengo legegintzaldian (2003-2007) Nafarroako Hezkuntza Kontseiluko burua izan zen. Egun, Nafarroako Parlamentuko kidea da.
[aldatu] Erreferentziak
- ↑ Abizena horrela idaztea herritar horren aukera pertsonala da. Izan ere, Euskaltzaindiak, euskara baturako, Markotegi onartu du deitura horren grafiatzat. Ikus Euskal Onomastikaren Datutegia.
- ↑ Nafarroako parlamentarien zerrenda