Javier Marías

Wikipedia, Entziklopedia askea
1=Javier Marías en la Feria del Libro de Madrid, 31 de mayo de 2008
Javier Maríasen erretratua

Javier Marías Franco (Madril, 1951ko irailaren 20a) espainiar idazle eta iztuzltzailea da, 2006tik aurrera Real Academiaren "R" eserlekua duena.

Biografia

Julián Marías filosofoaren semea, azken belaunaldiko espainiar idazleen artean adierazgarrienetako eta irakurrienetakoa da. Bere obretan sentiberatasuna eta esperimentaziorako zaletasuna nabarmentzen dira; erreferentzia ugari agertzen dira zinemari buruz, eta orobat arteari buruz. Kontakizun barnekoiak azaltzen ditu, oro har, klaustrofobia-sentsazioa ematerainokoak, nahiz eta gertaerak espazio irekietan dauden kokatuta eta beti dituzten denbora eta espazio erreferentzia ezagunak. Maríasen lehenengo argitalpenak Los dominios del lobo (1971, Otsoaren esparrua) eta Travesía del horizonte (1972, Hodeiertzeko igarobidea) izan ziren; lan horietan aurreko tradizioarekiko loturak hausteko grina nabarmentzen da. Hurrengo lanetan El monarca del tiempo (1978, Denboraren erregea) eta El siglo (1983, Mendea), joera intimista lantzen hasi zen. Baina estilo-heldutasuna operaren munduan giroturiko El hombre sentimental (Gizon sentimentala) eleberriarekin eta Todas las almas (1989, Arima guztiak) lanarekin iritsi zuen. 1992an, Corazón tan blanco (1992, Halako bihotz zuria) liburuarekin, arrakasta handia lortu zuen eta hainbat sari irabazi zituen, adibidez, Frantziako Femina saria (1996) eta Dublingo Nazioartekoa (lehenengo idazle espainiarra). Azkenaldiko obren artean aipagarriak dira Mañana en la batalla piensa en mí (1995, Bihar guduan gogoratu nitaz), Cuando fui mortal (1996, Hilezkor nintzenean) eta Vidas escritas (1996, Bizitza idatziak). Maríasen obran etengabea izan da genero eta estilo berriak lantzeko kezka, Mano de sombra (1997, Itzal-eskua) egunkari-modukoak erakusten duenez. 2000. urtean, Reino de Redonda editoriala sortu zuen. 2002. urtean, Tu rostro mañana lana amaitu zuen, baina 1500 orrialde baino gehiagoko liburua zenez, 3 liburukitan kaleratzea erabaki zuen: Fiebre y lanza (2002), Baile y sueño (2004) eta Veneno y sombra y adiós (2007). 2011. urtean Los enamoramientos argitaratu zuen.

Lanak

Eleberriak

  • Los dominios del lobo (1971).
  • Travesía del horizonte (1973)
  • El monarca del tiempo (1978)
  • El siglo (1983)
  • El hombre sentimental (1986)
  • Todas las almas (1989)
  • Corazón tan blanco (1992)
  • Mañana en la batalla piensa en mí (1994)
  • Negra espalda del tiempo (1998)
  • Tu rostro mañana (bilduma):
    • 1. Fiebre y lanza (2002)
    • 2. Baile y sueño (2004)
    • 3. Veneno y sombra y adiós (2007)
  • Los enamoramientos (2011)

Kontakizun-liburuak

  • Mientras ellas duermen (1990)
  • Cuando fui mortal (1996)
  • Mala índole (1998)

Artikulu-bilduma

  • Pasiones pasadas (1991)
  • Literatura y fantasma (1993)
  • Vida del fantasma (1995)
  • Salvajes y sentimentales: letras de fútbol (2000)
  • Donde todo ha sucedido: al salir del cine (2005)
  • Aquella mitad de mi tiempo: al mirar atrás (2008)
  • Los villanos de la nación. Letras de política y sociedad (2010)
  • XL Semanal gehigarrian argitaratuta:
    • Mano de sombra (1997)
    • Seré amado cuando falte (1999)
    • A veces un caballero (2001)
    • Harán de mí un criminal (2003)
  • El País Semanal gehigarrian argitaratuta:
    • El oficio de oír llover (2005)
    • Demasiada nieve alrededor (2007)
    • Lo que no vengo a decir (2009)
    • Ni se les ocurra disparar, (2011)

Saiakerak

Haur-literatura

  • Ven a buscarme (2011)

Itzulpenak

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Javier Marías Aldatu lotura Wikidatan