Javier Otxoa
Wikipedia(e)tik
Javier Otxoa Palacios (Barakaldo (Bizkaia), 1974ko abuztuaren 30a -) euskal txirrindularia da.
13 urterekin hasi zen eta garaipenak laster etorri ziren.
2000ko uztailaren 10an, Tour de Franceko Hautacam igoeran bukatzen zen etapan irabazi zuen Lance Armstrongen aurretik
2001eko otsailaren 15an Malagan, entrenatzen ari zirenean, istripu larri bat izan zuten bere anaia bikia Ricardorekin. Ricardo hil zen eta Javier burmuineko paralisia izan zuen.
Javier hasieratik hasi zen eta errehabilitazio luzea egin ondoren txirringa hartu zuen berriro eta paralinpiko kirolari handi bihurtu zen. 2004ko Olinpiadan urrezko eta zilarrezko dominak lortu zituen.
2007an Saunier Duval-Prodir taldearekin fitxatu zuen.
| Artikulu hau Bizkaiko biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |