Javier Rojo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Javier Rojo

Francisco Javier Rojo García (Iruñea, 1949ko martxoaren 2a) arabar politikaria da. Espainiako Alderdi Sozialistako kidea. Industria-maisua da ogibidez, arte grafikoetan espezializatua. 1976an UGTko kide egin zen, eta hurrengo urtean Euskadiko Alderdi Sozialistakoa. Gasteizko Udalean zinegotzi izan zen 1983tik 1984ra eta 1991tik 1996ra, Arabako foru-diputatua 1979tik 1983ra eta 1987tik 1991ra, eta Arabako Batzar Nagusietako prokuradorea 1983tik 1987ra eta 2003tik 2004ra. Gainera, Espainiako Kongresuko kide izan da 1982tik 1993ra, eta Senatukoa 1993tik aurrera. PSOEk 2004ko Espainiako Legebiltzarrerako hauteskundeak irabazi zituenetik bera da Senatuko lehendakaria.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]