Javier Vizcaino

Wikipedia, Entziklopedia askea
Javier Vizcaino
Bizitza
JaiotzaZuazo (Barakaldo)1967ko irailaren 11 (56 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakkazetaria

Javier Vizcaino Nieto (Zuazo, Barakaldo, 1967ko irailaren 11) euskal herritar kazetari eta irrati esatari bat da. Nahiz eta Barakaldon jaioa izan, Erandioko Astrabudua auzoan hazi eta Santurtzin bizi da.

Euskal Herriko Unibertsitatean Kazetaritzan lizentziatu zen, ondoren prentsa idatzia, telebista eta irratian jardun duelarik. Radio Euskadin hainbat irratsio zuzendu izan ditu, tartean "Haimaiketako", "Contra Corriente" eta "Intermedio", irrati kate horretako sail ezberdinetatik igaroz, bai albistegiak eta kirolak nahiz kultur gaiak jorratuaz. Halere, zalantzarik gabe bere irratsaio ospetsuena "Mas que palabras" izan zen, bereziki bertan aurkeztu ohi zuen "Cocidito Madrileño" zelakoa, bertan espainiar nazionalismoak Euskal Herriko politika nahiz euskal gaiei buruzko aipamen polemikoak umore ironikoz jorratu ohi zituelarik, irratsaio honek lortutako arrakastaren ondorioz liburu bat ere argitaratu zelarik.[1]

Erreferentzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]