Jazinto Sagarna

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jazinto Sagarna
Bizitza
JaiotzaZeanuri1935eko irailaren 11
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaAbadiño2018ko irailaren 15a (83 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakartzaina eta meteorologoa

Jazinto Sagarna Urrutxurtu, ezizenez Gorbeiako artzaina (1935eko irailaren 11, Zeanuri, Bizkaia2018ko irailaren 15a,[1] Abadiño, Bizkaia) euskal artzain eta eguraldi iragarle bat izan zen.

9 urtetatik artzain zen eta mendian hilabete luzeak igarotzen zituen. Artzain izateaz gain, lanbidez Zeanurin ardangilea ere izan zen.

Dena den, eguraldi iragarle gisa ospea bereganatu zuen, ekinokzio eta solstizio aurreko egunetan tenporak aztertu eta Gorbeia mendiaren hainbat puntu ezberdinetan tenperaturak erregistratzen zituen, horri haize, hodei eta animaliei buruzko informazioa gehitzen zien.

Urtero hedabideek bere urtaro osoetarako iragarpenen berri ematen zuten, horrek Euskal Herrian eta bereziki Bizkaian ospe handia eman zion.

2018ko irailaren 15ean Zeanurin zendu zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]