Jazten
Jazten: biziko bagara jantzi beharra daukagulako aldizkaria Arrasate Euskaldun Dezagun euskara elkarteak sortu zuen 1989 urtean, eta hamar zenbaki iraun zuen, 1994ean aienatu zen arte. Aldizkariaren zuzendaria Julen Arexolaleiba izan zen.
Goiburuak zioen legez, aldizkariak euskararen aldeko mugimendu sozialetan zihardutenentzat gogoeta leku eta ikasbide izan gura zuen, betiere Jose Maria Sanchez Carrion Txepetx hizkuntzalariaren lan teorikoan oinarri hartuta.
Besteak beste, Txepetxen Un futuro para nuestro pasado liburua (1987), irakaskuntza, AED elkartea bera, gazteria, munduko eleaniztasuna, indigenismoa eta herrietako Euskara Elkarteei Buruzko Lehen Jardunaldiak (Arrasate, 1993ko urria) izan zituen hizpide.
Hein batean, segida Bilboko Zenbat Gara aldizkariak (1998-2002) hartu zion.
[aldatu] Argitaratutako Zenbakiak
- 1. zenbakia (1989ko iraila)
- «Aurkezpena»
- Jose Maria Sanchez Carrion Txepetx: «Sarrera».
- Dionisio Amundarain: «Hizkuntzaren lorpena eta ikasketa».
- Iñaki Larrañaga: «Hizkuntz komunitatearen ezaugarriak: Talde soziolinguistikoak eta hizkuntz funtzioak».
- Julen Arexolaleiba: «Biziminak gainditu behar du minbizia».
- Koldo Zuazo: «Euskalkien geroaz».
- Juan Carlos Etxegoien Xamar: «Manexen bideak».
- Jose Angel Irigarai: «Euskara eta biziaren mintzoa».
- 2. zenbakia (1990eko apirila)
- «Sarrera».
- Toni Molla eta Carles Palanca: «Irakaskuntza, hizkuntza eta gizartea». (Edorta Agirre itzultzaile)
- Carmelo Basoredo Ledo: «Irakasle izatea irakasmaila ertainean».
- Irakasle elkartea: «Irakaskuntza euskaraz, bai!»
- Txepetx: «Euskara eta irakaskuntza».
- 3. zenbakia (1990eko abendua)
- «Sarrera».
- Iñaki Mendiguren: «Arrasate Euskaldun Dezagun».
- Joxe Aranzabal: «Euskal komunikabideak Arrasaten».
- Juan Luis Arexolaleiba: «AEDren barne antolaketa: Organigrama».
- Arantzazu Loidi: «Euskararen aldeko hitzarmena».
- Julen Arexolaleiba: «Gure lanaren norabidearen teorizazioa».
- Arantzazu Loidi: «Mahaingurua: Elkarlana posible ote?»
- 4. zenbakia (1991ko urria)
- «Sarrera».
- Xabier Letona: «Fermin Muguruza euskaldun osoa: Izan eta esan».
- Jon Sarasua: «Autoeztabaida».
- Marije Lezeta: «Egin ahal izatetik, benetan egin nahi izatera».
- Elena San Martin: «Ez jakitetik erabili ahal izatera eta erabili ahal izatetik erabili nahi izatera».
- 5. zenbakia (1991ko azaroa)
- «Sarrera».
- Toni Molla eta Carles Palanca: «Munduko hizkuntzak». (Jose Luis Ormaetxea itzultzaile)
- Iñaki Ruiz de Gauna: «Esperantoaren nondik norakoa».
- Jose Luis Ormaetxea: «Egungo estatu politikoetako hizkuntzak».
- 6. zenbakia (1992ko otsaila)
- «Sarrera».
- Iñigo Ramirez de Okariz: «Euskaldunak Ameriketako kolonizaketan». 0
- Imanol Larrea: «Guatemala».
- Joseba Barriola: «Abya Yala, 500 urte erresistentzian».
- «Gogoetarako testuak: A) Bartolome de Las Casas eta Gines de Sepulveda aurrez aurre B) Guillermo Bonfil C) Eduardo Galeano D) Wankar».
- Antxon Mendizabal eta Sagra Lopez: «Indianismoa eta marxismoa».
- 7. zenbakia (1993ko urria)
- «Sarrera».
- Josemari Velez de Mendizabal: «Garibaygandik AEDraino tantaz tanta».
- Errukene Aperribai: «AEDri buruzko pertzeptzioa arrasatearren artean».
- Xabier Letona: «AEDren iraganaz eta geroaz mintzo».
- Luis Fernandez: «Erabileraren gorabeherak 10 urteotan aztergai».
- Julen Arexolaleiba: «Hamar urte hauetako historia txikia».
- 8. zenbakia (1993ko urria)
- Joxe Mari Mujika: «Sarrera».
- Kike Amonarriz: «Euskararen aldeko mugimendu sozialak gaur egun».
- Axun Aierbe: «Euskal kulturaren zabalpena».
- Iñaki Mendiguren: «Euskarazko komunikazioak».
- Marije Manterola: «Haurrekiko ekintzak».
- Jabier Ozaeta: «Gazteekiko ekintzak».
- Juan Luis Arexolaleiba: «Sentsibilizazio arloa».
- Xabier Aizpurua: «Euskararen erabileraren diagnosia eta herrietako elkarteen ekarpenak».
- Julen Arexolaleiba: «Euskalgintzan, bai, eta adorez eta atseginez!»
- Euskal Herrian Euskaraz: «Euskal Herrian Euskaraz (EHE) erakundearen filosofia normalkuntzaren inguruan».
- 9. zenbakia (1993ko urria)
- Erramun Baxok: «Euskara eta euskal kultura gizarte-integraziorako bide».
- Imanol Agote: «Erderaren erabileratik euskararen erabilera».
- Iñaki Arruti eta Fernando Muniozguren: «Euskararen normalizaziorako entitateen arteko elkarlana».
- Joxe Angel Mikeo: «Herrietako euskara elkarteen antolakuntza».
- 10. zenbakia (1994ko abendua)
- «Sarrera».
- Miren Arregi eta Jabier Ozaeta: «Euskara Elkarteen 1. Jardunaldien inguruan».
- Xabier Alegria: «Gizarte integrazioa euskalgintzaren desintegraziorako bide?»
- Joseba Arregi: «Euskaren esparru berriak».
- Xose Estevez: «Galeuskadianos».
- Joxe Iriarte Bikila: «Nolako gizartea nahi dugun halako garrantzia euskararena».
- Emilio Lopez Adan Beltza: «Sozietatea integratzeko bide bakarra, egiazko demokrazia».
- Iñaki Larrañaga: «Euskara eta euskal kultura gizarte integraziorako bide».
- Martin Ugalde: «Euskararen bideak».
- «Txepetxen zati aukeratuak».
- Joxe Azurmendi: «Arrazismoaren arazoa».