Jean-Antoine Houdon

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Jean-Antoine Houdon
Jean-Antoine Houdon
Houdonen estatua Versaillesen
Datu pertsonalak
Izen osoa Jean-Antoine Houdon
Jaio 1741eko martxoaren 20a
Versailles (Frantzia)
Hil 1828ko uztailaren 15a
Paris (Frantzia)

Jean-Antoine Houdon (Versailles, 1741eko martxoaren 20a - Paris, 1828ko uztailaren 15a) frantziar eskultorea izan zen.

Voltaireren bustoa

Gazte-gaztetatik hasi zen eskultura ikasten. 1761ean Erroma saria irabazi zuen, eta hango Eskola Frantsesean egon zen 1764etik 1768ra. Eskultura klasikoak eta Errenazimentukoak erakarririk, klasikoen kopiak egin eta anatomia ikasteari ekin zion buru-belarri. Ordukoak dira Larrutua eta San Bruno (1767). Parisera itzulirik, estatua mitologikoak eta alegorikoak egin zituen: Diana (1780), Negua (1783), Uda (1785). Aipagarriak dira erretratu finak, modeloen banakotasun eta nortasun sakona agerrarazten dutenak: Katalina II.a Errusiakoa (1773); Diderot (1775); Gluck (1775); Benjamin Franklin (1778); Rousseau (1778); Voltaire, eseria eta molde klasikoan jantzia, (1781); La Fontaine (1783); Washington (1785); Mirabeau (1791); Napoleon (1806). Busto asko egin zituen, ez denak bikainak, ordea. Aipagarriena Voltairerena da, Komedia Frantseserako egina.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Diana, by Houdon, Louvre.
Diana, Louvre Museoan
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jean-Antoine Houdon Aldatu lotura Wikidatan