Jean-Bédel Bokassa
Wikipedia(e)tik
Jean-Bédel Bokassa Erdialdeko Afrikako Errepublikako politikari eta mariskala (Bobangui, Afrika Erdiko Errepublika, 1921 - Bangui, 1996).
Biografia [aldatu]
Frantses armadako kapitaina zen, eta Erdialdeko Afrikako armada antolatu zuen 1961. urtetik aurrera. 1966. urtean errepublikako lehendakari izendatu zuen bere burua, mariskal 1974an eta enperadore 1976an. Gobernu autoritarioa ezarririk, sekulako torturak eta sarraskiak egin zituen. Antropofagian aritu zela uste da, harrapatu zutenean giza-haragia omen zena baitzuen bere hozkailuan gordeta. 1979. urtean David Dackok agintetik bota zuen, eta berak hartu zuen errepublikako lehendakaritza.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.