Jean-Baptiste Etxeberri (idazlea)

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 15:58, 17 urtarrila 2016
Artikulu hau Donoztiriko idazleari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Jean-Baptiste Etxeberri».
Jean-Baptiste Etxeberri
Datu pertsonalak
Jaio 1903ko martxoaren 14a
Donoztiri ( Nafarroa Beherea)
Hil 1993

Jean-Baptiste Etxeberri[1] (Donoztiri, 1903ko martxoaren 14 - 1993) apaiza eta euskal idazlea izan zen.

Biografia

Donoztirin jaio zen; ama herri honetakoa eta aita Armendaritzekoa zituen. Hamahiru neba-arrebaren artean gazteena zen. Ikasketak Hazparneko eskolan, Beloken eta Baionako seminarioan egin zituen. Apaiz bihurtuta, irakasle lanetan Uztaritze eta Hazparnen ibili zen eta Ipar Euskal Herri osoan zehar predikatzen. Bigarren Mundu Gerran preso hartu zuten baina ihes egin zuen; erretore lanetan Arbona eta Urruñara bidali zuten. Geroago Baionako erietxeko gaixoak zaintzen joan zen.

Bizitzaren azken urteak Kanboko Arditeia zaharretxean eman zituen. 1993an Euskaltzaindiak euskaltzain ohorezko izendatu zuen.

Lanak

Donoztiritarrak bere 13 liburuetan batez ere erlijioa izan du aipagai.

  • Zeruari buruz, 1959.
  • Michel Garikoitz sainduaren bizia eta bertuteak (1962).
  • Obrak mintzo.
  • Han-hemenka.
  • Orhoitgarriak, 1986.
  • Hazparneko misionestak, Baiona, 1986.
  • Orotarik.
  • Azken buruxkak.
  • Berriz ere beretik.
  • Ene orhoitean.
  • Lehengo eta oraiko gora-beherak, Baiona, 1991
  • Frantziako erregina, Baiona, 1996.
  • Denetarik, Baiona, 1998.

Kazetaritza artikulu ugariren egilea ere bada, Herria, Euskalduna edota Almanaka aldizkarietan adibidez.

Erreferentziak

  1. Frantseserako sortutako grafian Etcheberry.

Ikus, gainera

Kanpo loturak