Jean-Baptiste Lamarck

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Jean-Baptiste Lamarck
Jean-Baptiste Lamarck
Zientzialaria
Arloa biologia
Jaio 1744ko abuztuaren 1a
Frantzia Bazentin, Pikardia (Frantzia)
Hil 1829ko abenduaren 18a
Frantzia Paris (Frantzia)
Lanak Eboluzionismoa


Jean-Baptiste-Pierre-Antoine de Monet, Lamarck-eko zalduna (Bazentin, Pikardia, 1744ko abuztuaren 1aParis, 1829ko abenduaren 18a) naturalista frantsesa izan zen, Historia Naturalaren sistematizazioaren garaiko zientzialari handienetakoa, Linneo, Buffon-eko kondea eta Cuvier-en ingurukoa.

Lamarckek eboluzio biologikoaren lehenengotako teoria bat formulatu zuen, Lamarckismoa deitu zitzaiona, eta bera izan zen aldi berean bizidunen zientziari biologia izena ezarri ziona.

1761ean aita hil zitzaion eta frantziar armadan sartu zen Saint-Martingo zalduna izenarekin. Ondoren medikuntza ikasketak egin zituen eta botanikaz zaletu zen. Bere lehenengo liburua Frantziar florari buruzkoa (1778) izan zen eta bertan sailkapen dikotomikoa erabiliz lehenengo aportazio zientifikoa egin zuen. Liburu honekin Buffon-eko kondearen konfiantza eskuratu eta Frantziako Zientzietako Akademiarako ateak zabaldu zitzaizkion.

Eboluzioari buruzko lehenengo ideiak 1801ean argitaratu zituen, Animalia ornogabeen sistema liburuan, 1802an Hidrogeologia izeneko liburuan izaki bizidunen inguruko ezagutza guztiak jaso zituen eta hurrengo urteetan Paris inguruko fosilei buruzko hainbat obra kaleratu zituen. Laster iritsiko zen bere libururik ezagunena, Philosophiae Zoologique (1809), bere teoria eboluzionista azaltzen zuena.

Frantziako iraultzaren ondoren boterea eskuratu zutenek ordea ez zituzten ongi hartu bere esanak eta bizitzako azken hamar urteak pobre eta itsu pasa zituen. Hala ere azken liburu bat idatzi zuen, Histoire Naturelle des animaux sans vertèbres. 1829an hil zen bere Parisko etxean eta hilobi komun batean lurperatu zuten.

Lan nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lamarcken idatziak eskuragai daude faksimilean eta word formatuan (frantsesez) www.lamarck.cnrs.fr gunean.

  • 1809. Philosophie zoologique, ou Exposition des considérations relatives à l’histoire naturelle des animaux..., Paris.

Ornogabeen sailkapenaz:

  • 1801. Système des animaux sans vertèbres, ou tableau général des classes, des ordres et des genres de ces animaux; présentant leurs caractères essentiels et leur distribution, d'après la considération de leurs..., Paris, Detreville, VIII : 1-432.
  • 1815-1822. Histoire naturelle des animaux sans vertèbres, présentant les caractères généraux et particuliers de ces animaux...,
    • 1. iburukia (1815): 1-462
    • 2. iburukia (1816): 1-568
    • 3. iburukia (1816): 1-586
    • 4. iburukia (1817): 1-603
    • 5. iburukia (1818): 1-612
    • 6. iburukia , 1. zatia (1819): 1-343
    • 6. iburukia , 2. zatia (1822): 1-252
    • 7. iburukia (1822): 1-711.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Jean-Baptiste Lamarck