Jean-Baptiste Pigalle
Jean-Baptiste Pigalle (Paris, Frantzia, 1714 - 1785) eskultorea izan zen.
Bizitza [aldatu]
Hemezortzi urte zituenean hasi zen eskulturako ikasketak egiten Robert Le Lorrain eta Jean-Baptiste Lemoyne maisuekin. 1735. urtean Erromara jo zuen ikasketak sakontzera, eta garai hartan moldatu zuen bere lehen lana, Merkurioa. Parisa itzuli zenean, 1750-1758 urte-bitartean Madame Pompadourrek babestu zuen; Pigallek L'Amour et l'Amitié eta beste zenbait obra eskaini zizkion. Oso ezagun egin zen rokoko estiloko beste hainbat obra txikirekin. Edme Bouchardon eskultorearen obra amaitu zuen Errege plazan, eta Luis XV.a Frantziakoaren omenezko eskultura zizelatu zuen Reims hirian.
Saxoniako mariskalaren eta Harcout dukearen hilobiak egin zituen. Harenak dira, halaber, Diderot (1777) eta Voltaire biluzik (1776) erretratuak; Voltaire zahartuaren irudi errealistak haserre bizia sortu zuen jendaurrean erakutsi zenean.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.