Jean-Baptiste Siméon Chardin
Wikipedia(e)tik
Jean-Baptiste Siméon Chardin Frantses pintorea (Paris, 1699 - 1779). Nöel Coypel eta J. B. Van Looren ikaslea. Frantziako pintorerik handienetakoa izan zen XVIII. mendean. Izadi hilak, erretratuak eta barnealdeak pintatu zituen batez ere. Kolore apalak erabili zituen, kontraste handirik gabekoak, eta kolore-sail harmoniaz beterikoak lortzen ditu. Lan ezagunenak: Femme tirant de l´eau à la fontaine, La Blanchisseuse, Le Château de cartes (1734-1735), La Porvoyeuse, La Mère laborieuse, Le Benedicité (1740), Le Gobelet d´argent (1755) eta hiru autorretratu.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.