Jean-Guy Pilon

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jean-Guy Pilon
Bizitza
JaiotzaVaudreuil-Soulanges1930eko azaroaren 12a
Herrialdea Kanada
Heriotza2021eko apirilaren 27a (90 urte)
Hezkuntza
HeziketaMontrealgo Unibertsitatea
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakpoeta
Jasotako sariak
KidetzaRoyal Society of Canada (en) Itzuli

Jean-Guy Pilon (Saint-Polycarpe, Quebec, 1930eko azaroaren 12a - 2021eko apirilaren 28a) quebectar olerkari eta eleberrigilea izan zen. Zuzenbide-ikasketak egin zituen Montrealgo Unibertsitatean, eta han eskuratu zuen lizentzia. Ondoren Éditions de l´Hexagone eta Éditions de l´Actuelle argitaletxeetan lan egin zuen, eta 1958. urtean Recontre Internationale Québécoise des Écrivains kultura-foruma antolatu zuen Gaston Miron eta Louis Portugaisekin. 1959. urtean Liberté aldizkaria sortu zuen, André Belleau, Jacques Godbout, Gilles Hénault eta Fernand Ouellettekin batera. Hurrengo urtetik aurrera Kanada Irratiko kultura-saioen arduraduna izan zen. Pilonek hainbat sari lortu zituen bere karreran zehar, besteak beste Province de Québecena (1955), David saria (1956) etab. Bere olerkietan nabarmena da Alain Grandbois eta René Charren eragina. Hauek dira bere olerki lan nagusiak: Les cloîtres de l´été (1955, Udako kanpandorreak), La fiancée du matin (1953, Goizaren andregaia), L´homme et le jour (1957, Gizona eta eguna), La mouette et le large (1960, Kaioa itsas barruan), Pour saluer une ville (1963, Hiri bat agurtzeko), Comme eau retenue: poèmes 1954-1963 (1968 Ur geldia bezala: poemak 1954-1963) bilduma. Pilonen lan aipagarria da, orobat, Solange (1965) eleberria.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]