Jean-Lambert Tallien

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Jean-Lambert Tallien

Jean-Lambert Tallien (Paris, 1767 - ibidem, 1820) frantses politikaria eta kazetaria izan zen. Frantziako Iraultzako jakobino moderatuen buruzagia izan zen. Jakobinoen aldekoa izan zen iraultzaren hasieratik. 1792ko abuztuan Parisko Komunako idazkari bihurtu zen eta diputatu hautatu zuten Konbentzioaren garaian. Luis XVIII.a erregearen heriotzaren aldeko botoa eman zuen; Segurtasun Publikorako Batzordeko kide egin zuten eta ondoren armadako buru gisa borrokatu zen erregezaleen aurka Girondan.

Parisa itzuli zen 1794an, eta Osasun Publikorako Batzordeko kide egin zuten. Alabaina, batzorde haren aurka matxinatu zen, Teresa Cabarrús, bere maitalea, atxilotzeko agindua eman zutenean Robespierreren aurkako kolpe bat prestatu zuen. Robespierre hil ondoren, jarrera guztiz moderatuak erakutsi zituen. Napoleonen zerbitzari izan zen hurrengo urteetan, eta guztiz itzali zen haren ondoren. Pobre hil zen, pentsioa ukatu baitzioten erregetza berriro ezartzearen alde jokatu arren.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]