Jean-Louis Davant

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Jean Louis Davant
Jean Louis Davant
Jean Louis Davant 2009ko abenduan.
Datu pertsonalak
Izen osoa Jean Louis Davant Iratzabal
Jaio 1935eko uztailaren 5a
Ürrüstoi-Larrabile (Zuberoa)

Jean-Louis Davant Iratzabal[1] (Ürrüstoi-Larrabile, Zuberoa, 1935eko uztailaren 5a -) euskal idazlea da. Euskaltzain urgazle 1965etik eta osoa 1975etik, euskarak Zuberoan duen erreferentzia nagusietakoa da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ürrüstoi-Larrabilen jaio eta bertan bizi da familiarekin, Aizagerria etxean. Bi alaba ditu, Maddi eta Xantiana.

1958 eta 1960 artean Aljeriako gerran ibili zen.

Laborantza ikasketak egin zituen Angersen (Frantzia); agronomia irakasle izan da 35 urtez (1960-1995), Hazparneko LAHP Laborantza Eskolan; ikastetxe hori sortu zuenetakoa da.

Politika arloan Enbata (sortzaileetakoa), EHAS edota Euskal Batasunako kidea izan da.

Saritua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007an Agosti Xaho Kultur Elkarteak Agosti Xaho Saria eman zion[2].

2009an Nabarralde Saria ere eskuratu zuen[3].

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hainbeste genero landuak ditu; hemen agertzen direnez gain liburuska batzuk ditu zubererari buruz edota Bidegileak seriekoak (Etxahun-Iruriz 2004an, Manex Goihenetxez 2006an) eta prentsan artikulu ugari idatzi du, euskaraz zein frantsesez.

Eleberria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Saiakera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azken bi hauek herrialdeko euskarazko idazleei buruzko erreferentzia ekidinezinak dira. Bigarrenean Davant bera ageri da, 147-151. orrialdeetan.

Poesia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pastorala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bilduma[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Frantsesez[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Histoire du peuple basque (2000, Elkarlanean)
  • Le "problème basque" en 20 questions (2006, Elkarlanean)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Zuberoan sarritan gertatu bezala, Davant okzitanierazko jatorria duen deitura da.
  2. Berria Bizkaien.
  3. Jean Louis Davant Nabarralde Saria 2009

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jean-Louis Davant Aldatu lotura Wikidatan