Jean-Louis Forain
Wikipedia(e)tik
Jean-Louis Forain (Reims, Frantzia, 1852ko urriaren 23a - Paris, Frantzia, 1931ko uztailaren 11) margolari, diseinatzaile eta grabatzaile frantsesa izan zen.
[aldatu] Biografia
Jean-Léon Gérômeren ikasle izan zen. Ondoren, idazleekin harremanak izan zituen (Verlaine, Rimbaud, Huysmans), eta erakusketa bat egin zuen inpresionistekin. Karikaturagile ezaguna zen, eta 1893tik aurrera batez ere, satira politikoa egin zuen. Daumier eta Toulouse-Lautrec izan zituen maisu, eta zorroztasun handiz Parisko bizitza margotu zuen (Nous, vous, eux, 1893). Forainen akuarela, pastel eta pinturek Manet eta Degas pintoreengana zuen miresmena erakusten dute. Azken urteetan erlijio-gaiak erabili zituen.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.