Jean-Louis Trintignant
Jean-Louis Trintignant (Piolenc, Frantzia, 1930 -) frantses antzezlea eta zinemagilea da.
Biografia [aldatu]
1956an hasi zen zineman lanean, eta arrakasta handia izan zuen berehala Roger Vadimek zuzendutako Et Dieu créa la femme (1956) filmean Brigitte Bardotekin batera egindako antzezpenagatik. Antzerkian ere ari izan zen aldi berean; alor horretan aipagarria du 1959an Hamlet antzeztuz izan zuen arrakasta.
Frantzian eta Italian lan egin izan du gehienbat. Antiheroi oinazetuak, polizia bihozgabeak eta hiltzaile hotz eta ankerrak interpretatu izan ditu maiz.
Bi film zuzendu ditu: Une journée bien remplie (1973) eta Le maître-nageur (1979).
Beste film ezagun batzuk: Les liaisons dangereuses (1959), Austerlitz (1960), Il successo (1963), Paris, brûle-t-il? (1966), Un homme et une femme (1966), Z (1969), Ma nuit chez Maud (1969), Il conformista (1970), L´attentat (1972), La nuit de Varennes (1982), Rendez-vous (1985), La Vallée fantôme (1987), Bunker Palace Hôtel (1989), Merci la vie (1991), Trois Couleurs : Rouge (1993), Un Héros très discret (1995), Ceux qui m'aiment prendront le train (1997), Janis et John (2002).
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.