Jean-Marie Lehn
| Zientzialaria | ||
|---|---|---|
| Arloa | Kimika | |
| Jaio | 1939ko Irailaren 30a | |
| Rosheim (Alsazia) (Frantzia) | ||
| Lan-erakundeak | Strassgourgeko unibertsitatea | |
| Parisko Collège de France | ||
| Lanak | Kimika supramolekularraren sortzailea | |
Jean-Marie Lehn (1939 - ) kimikari frantziarra da. Kimikako Nobel Saria irabazi zuen 1987an "interakzio oso selektiboak ematen dituzten molekulen sintesia eta garapenagatik".
[aldatu] Bizitza
Lehn-ek tesia 1963an aurkeztu zuen Gif-sur-Yvetteko gai naturalen kimikako laborategian. Triterpinoak (hidrokarburo asegabe oso hedatuak) aztertu zituen erresonantzia magnetiko nuklearraren bidez. Ondoren Harvardera joan zen, Robert Burns Woodward irakaslearen taldean lan egitera, eta han B12 bitaminaren sintesian lan egin zuen. 1966. urtetik aurrera Estrasburgoko Unibertsitatean aritu zen irakasle. Lehnek aztertu ditu, batez ere, zenbait molekularen osaera (espazioan har ditzaketen forma desberdinak) eta osaera batetik bestera igarotzeko lastertasuna. Neurokimikaren alorrean, molekula zikliko konplexuak sintetizatu zituen. 1978an kimika supramolekularraren kontzeptua sortu zuen. 1979an Frantziako Collègeko irakasle izendatu zuten. Kimikako Nobel saria jaso zuen 1987an Donald James Cram eta Charles John Pedersenekin batera.
| Artikulu hau Frantziako biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.