Jean-Michel Aphatie

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jean-Michel Aphatie

Bizitza
JaiotzaMitikile-Larrori-Mendibile1958ko irailaren 8a (65 urte)
Herrialdea Zuberoa
Hezkuntza
HeziketaBordeaux-Aquitaine journalism institute (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakkazetaria eta irrati-esataria
Enplegatzailea(k)France Info (en) Itzuli
Aujourd'hui en France
Europe 1 (en) Itzuli
RTL (en) Itzuli
Le Monde
Jasotako sariak

IMDB: nm1530991 Twitter: jmaphatie Edit the value on Wikidata

Jean-Michel Aphatie[1] (Mitikile-Larrori-Mendibile, Zuberoa, 1958ko irailaren 8a) kazetaria da. 2003tik batez ere RTL irratian lan egiten du; hor Frantzian gehien entzuten den eguneroko elkarrizketa politikoa egiten du.[2] 2006ko irailetik Canal+ telebistako Le Grand Journal saioan ere kronika politikoa lantzen du.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuberoan jaioa, hamalau urterekin eskola utzi eta hamar urtez tabernetan lanean eta autoak saltzen lanean ibili zen. Ikasteari berrekin eta baxoa 24 urterekin atera zuen.[3] Geroago Bordele-Akitaniako Kazetaritza Institutuan kazetaritza eta Pauen Zuzenbide Publikoa ikasi zituen.[4]

1981ean berak bozkarik eman ez bazuen ere, François Mitterrandek 1981ko Frantziako Hauteskunde Presidentzialak irabazi zituenean kazetaritza politikoaz interesa piztu zitzaion.[5] 1988tik 1989ra Politis astekarian lan egin zuen. Libération eta Journal du dimanche egunkarietan kolaboratzen hasi zen eta 1992an Le Parisien egunkarian. 1996tik 1998ra L'Express astekarian egon eta gero, Le Monde egunkarian 10 hilabete eman zuen.

1999an irrati mundura jo zuen eta France Interren kazetaritza politikoan hasi zen. 2003an Jean-Luc Hees irratiko zuzendariak politika atalaren ardura hartzea eskaini zion baina Aphatiek goizeko editoriala ere aurkeztu nahi zuenez RTL irratira pasatu zen; L'invité de RTL astelehenetik ostiralera goizean egiten den elkarrizketa politikoa da. 2005eko irailetik Ruth Elkrief ordezkatu zuen Le Grand Jury igandeko elkarrizketan (hasieran RTL-Le Monde-LCIn eta 2006ko irailetik RTL-le Figaro-LCIn).

Aldi berean, 2004ko urtarriletik 2006ko ekainean bertan behera geratu zen arte Marc-Olivier Fogielen On ne peut pas plaire à tout le monde France 3ko saioan parte hartu zuen. 2006ko irailetik Canal+en Le Grand Journal saioan kronika politikoa egiten du. 2008ko irailean Le Grand Journal saioan eta RTLn segitzen zuen bitartean azken honetan Politika arloko burua eta erredakzioko zuzendariondokoa bilakatu zen.[6] 2010eko urtarriletik RTLn astero Le face à face Aphatie-Duhamel egiten du Alain Duhamelekin.[7]

Jarrera politikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1982tik 1986ra Alderdi Sozialistako kidea izan zen. 2008ko martxoan, ordea, Maastrichteko Itunari buruzko erreferendumean izan ezik 1988tik beti zuriz bozkatu duela adierazi zuen,[8] eta 2009ko otsailean hauxe esan zuen: «Ezkerrekoa izan naiz eta ez naiz inoiz eskuinekoa izan».[9]

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. "Abadia" esanahia duen Aphatie hitzak deitura gisa okzitaniera (bere jatorria, seguruenera) arautuan eta euskaran Apatia grafia hartzen du. Ikus Miquèu Grosclaude, Dictionnaire étymologique des noms de famille gascons, Radio País, 1992, Paue, 31. eta 35. or. Euskaraz Apatia eran ere aurki daiteke.
  2. Pourquoi Jean-Michel Aphatie est-il en colère ?, Rue89, 2008ko ekainaren 24a.
  3. Jean-Michel Aphatie, cette voix venue d'ailleurs, Danièle Molho, Marianne, 2000ko uztailaren 3a.
  4. (Frantsesez) «Jean-Michel Aphatie: "Vendre des voitures, c'est formateur"»[Betiko hautsitako esteka], Jean-Bernard Litzler, L'Express, 2008-02-20.
  5. (Frantsesez) «Jean-Michel Aphatie, politiquement vôtre», Véronique Brocard, Télérama, 3061. zkia, 2008-09-16.
  6. (Frantsesez) «RTL: Aphatie devient chef du service politique», Julien Mielcarek, Ozap.com, 2008-08-18.
  7. (Frantsesez) «Aphatie - Duhamel: le débat», Teleobs.nouvelobs.com, 2009-12-23.
  8. (Frantsesez) «Jean-Michel Apathie avoue "voter blanc" depuis 1988», Jean-Marc Morandiniren webgunea, 2008-03-25.
  9. (Frantsesez) «Jean- Michel Aphatie: "Je n'ai jamais été de droite!"», Jean-Marc Morandiniren webgunea, 2009-02-14.
  10. «Le jury présidé par Jean-Noël Jeanneney attribue cette année le Prix Philippe Caloni à Jean-Michel Aphatie», SCAM, 2011-11-25.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jean-Michel Aphatie Aldatu lotura Wikidatan