Jean-Michel Basquiat

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Jean-Michel Basquiat
Jean-Michel Basquiat
Datu pertsonalak
Izen osoa Jean-Michel Basquiat
Ezizena Graffitigile garaian SAMO©
Jaio 1960ko abenduaren 22
Ameriketako Estatu Batuak New York (Ameriketako Estatu Batuak)
Hil 1988ko abuztuaren 12a
New York (Ameriketako Estatu Batuak)

Jean-Michel Basquiat (New York, Ameriketako Estatu Batuakn 1960ko abenduaren 22a - 1988ko abuztuaren 12a) estatubatuar graffitigile, margolari eta marrazlea zen. 28 urterekin hil bazen ere, bere lanak gaur egungo artistengan eragin handia izateaz gain, afroamerikar artelan kotizatuenak dira bereak.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Basquiatek, Haitiar baten eta Puerto Ricotar baten semeak, ikasketak bukatu gabe 1978an gurasoen etxea utzi zuen New Yorkeko kaleetan bizitzeko. Artearen alorrean eman zuen lehen pausoa Graffitia lantzea izan zen. Al Diaz lagunarekin batera SAMO©-ren izenpean (the same old shit, betiko kaka zaharra ingelesez) poesia eta sarkasmoa uztartzen zituzten gizartearekin kritikoak ziren esaldiz bete zituzten Manhattan hegoaldeko hormak. Honi esker Manhattanen SAMO© izena ezagun egin zen. Garai hartan Basquiatek postalak eta kamisetak eskuz egin eta saltzen biziraun zuen. Lagun batzuekin Gray musika taldea sortu zuen. New Yorkeko gau giroan murgiltzeari esker bertako artearen munduan, arte-areto jabeak zein artistak, lagun egin zituen, haien artean ezagunenak Andy Warhol eta Keith Haring izan ziren. Bere lehen erakusketen arrakasta berehalakoa izan zen eta urte gutxitan bere lana Europara ere iritsi zen, Kasselko documenta 7an parte hartu zuen. New York Times aldizkariaren azalean agertu zen eta bere lanei esker kalean bizitzetik aberats izatera iritsi zen. Andy Warholekin elkarlanean koadro ugari egin zituzten, baina lan hauen erakusketak oso kritika txarrak jaso zituenez Basquiat bere lagun Warholengandik urrundu zen eta bere buruarekiko konfiantza galdu zuen. 1987an Warhol hil zela jakiteak lur jota utzi zuen. Bere bizitzako azken garaian droga-menpekotasuna jasan zuen eta 1988an droga gaindosi batez hil zen. Bere bizitza laburrean 1000 margolan eta 2000 marrazkitik gora sortu zituen.

Lanaren ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere lanak garaiko gizartea irudikatzen zuela, aurren marrazkien indar eta askatasuna dutela esan izan da. Lehen garaian zaborretan jasotako ate, leiho, hozkailu...gainean marrazten zuen. Bere irudietan giza gorputza, garezurrak, gaztelera edo ingelesezko hitzak, erantsitako paperak...kolore biziz nahasten dira. Kritikari askok Graffiti eta afrikar artearen eraginak azpimarratzen dituzte. Garaiko minimalismoari aurre egiten zion neoespresionismoaren barruan sailkatu izan da bere lana. Alemaniako neoespresionistei basati berriak deitzen bazioten ere, Basquiati bere lanari basati deitzea arrazista iruditzen zitzaion.

Basquiat zineman[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1996ean Julian Schnabelek Basquiat izeneko filma egin zuen.

2010ean Tamra Davisek Jean-Michel Basquiat: The Radiat Child izeneko film dokumentala egin zuen.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jean-Michel Basquiat Aldatu lotura Wikidatan