Jean-Michel Jarre

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Jean Michel Jarre
Jean Michel Jarre
Jean Michel Jarre 2008an Milanen.
Datu pertsonalak
Izen osoa Jean-Michel André Jarre
Jaio 1948ko abuztuaren 24a
(65 urte)
Frantzia Lyon (Frantzia)
Webgunea www.jeanmicheljarre.com http://www.jeanmicheljarre.com/ www.jeanmicheljarre.com
Jean-Michel Jarreren erretratua

Jean-Michel André Jarre (1948ko abuztuaren 24a, Lyon) frantziar musikagile eta ekoizle bat da. Nagusiki musika elektronikoa landu du. Maurice Jarre zinemako soinu banda sortzaile eta musikagile ospetsuaren semea da. Bere mega-kontzertuetan entzuleen errekorrak hautsi ditu.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kontrapuntu, fuga eta harmoniako ikasketak egin zituen Parisko Kontserbatorioan. 1968an musika esperimentala egiten zuen GRM taldean sartu zen, eta musika elektroakustikoaren teknikak ikasi zituen Pierre Shaefferrekin. 1969an kaleratu zuen bere lehen diskoa, The Cage, eta hurrengo urtean Aor balletaren musika egiteko deitu zioten Parisko Operatik. 1972an kaleratu zuen bigarren diskoa, Deserted Palace. Oxigene diskoa (1976) lehen postuetara iritsi zen munduko zerrendetan, eta arrakasta bera izan zuen Equinoxe lanak (1978) ere. Urte berean Peter Fleischmannen The Illness Of Hamburg filmaren musika egin zuen, eta 1979an Peter Weirren Gallipoli filmarena. Urte bereko uztailaren 14an Pariseko Place de la Concorden eman zuen kontzertuan milioitik gora entzule izan zituen. Magnetic Fields (1980) diskoak nolabait ere aurreko lanarekiko etena ekarri zuen. Bera izan zen, Maoren ondoko Txinan, Pekinen eta Shanghain, kontzertuak eman zituen mendebaldeko lehen musikaria (1982); hurrengo urtean, 1983an, kaleratu zen The China Concerts. Zoolook (1984) diskoa urteko album instrumental onena izendatu zen bai Frantzian eta bai Estatu Batuetan. Milioi eta erdi entzule izan zituen Houstonen ehungarren urteurrena, eta NASAren hogeita bosgarrena ospatzeko eman zuen kontzertuan. Revolutions diskoa (1988) arabiar munduarekiko topaketa bat da. 1990ean Waiting For Cousteau kaleratu zuen, ozeanografo famatuaren omenez, eta 1993an Images. Garai bateko arrakasta bera ez badute ere, Jarreren diskoak bost kontinenteetan saltzen dira oraindik ere.

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jean-Michel Jarre Aldatu lotura Wikidatan