Jean-Paul Marat
Wikipedia(e)tik
Jean-Paul Marat jakobinoen klubeko lider garrantzitsuenetarikoa izan zen Robespierre politikoaren ondoren.
Oso erradikala izan zen eta prentsaren bitartez talde iraultzaile moderatuak kritikatu eta iraintzen zituen, iraultzaren traidoreak zirela esanez. Honez gain, herria girondinoen aurka bortxakeriaz aritzera animatzen zuen. 1793an 23 girondino, gillotinan hiltzen ikusi zituen, baina ez zuen berak nahi zuen jakobinoen agintaldi diktatoriala ikusi, hori gertatu baino lehen Charlotte de Corday emakume girondinoak hil baitzuen.