Jean-Pierre Mocky

Wikipedia(e)tik
Jean-Paul Mokiejewski Mocky» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Jean-Paul Mocky (1995)

Jean-Pierre Mocky, Jean-Paul Adam Mokiejewski jaioa, (Niza, 1933ko uztailaren 6a) frantses zinemagilea eta antzezlea da. Antzerkian lan egin zuen lehenengo urteetan, eta zuzendari bihurtu zen gero, 1959an, Les Dragueurs lanarekin. Hasieran, komedian espezializatu zen, eta eskema tradizionalak azaltzen zituen. Komedien artean, aipagarriak dira Snobs (1961), Un drôle de paroissien (1963, Tipo bitxi bat), La Bourse et la Vie (1965, Poltsa eta bizitza), Les Compagnons de la marguerite (1967, Margaritaren lagunak), L'Étalon (1969, Patroia). 70ko hamarkadaren hasieran, zinema gogorragora jo zuen: Solo (1969), L'Albatros (1971), Un linceul n'a pas de poches (1974, Hiljantziak ez du poltsikorik), Y a-t-il un Français dans la salle? (1982, Ba al da frantsesik aretoan?), La Machine à découdre (1986, Askatzeko makina), Le Miraculé (1987, Mirariz sendatua), Ville à vendre (1992, Hiria salgai), Noir comme souvenir (1995, Beltza oroigarri gisa), Alliance cherche doigt (1997, Eraztunak hatzaren bila). 2010ean, Les Insomniaques filmatu zuen; touscoprod.com web-orriko internautek koproduzitu zuten filma.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]