Jean-Paul Riopelle
Wikipedia(e)tik
Jean-Paul Riopelle (Montréal, Kanada, 1923ko urriaren 7a - 2002ko martxoaren 12a) kanadar margolaria izan zen.
Biografia [aldatu]
Tachismoa (frantseseko tache hitzetik hartua) deritzon arte-mugimenduaren ordezkari aipagarrienetako bat da. Tachismoaren jarraitzaileek kolorezko orbanak margotzen dituzte ausaz. Riopellek bat-bateko margolantzat har daitezkeen obra-sail bat egin zuen. 1950az geroztikako lanetan, pintura-zerrenda lodiak erabili zituen argitasun handiko mosaiko halako batzuk eratzeko. Geroztikako lan askotan, 1956tik aurrera margotu zituenetan batez ere, zuriune handiak utzi zituen koadroetan, eta askatasun- eta espazio-efektu bitxia lortu zuen.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.