Jean Anthelme Brillat-Savarin
Wikipedia(e)tik
Jean Anthelme Brillat-Savarin (Belley, Ain, 1755eko apirilaren 1a - Paris, Frantzia, 1826) epaile eta idazle frantsesa izan zen.
[aldatu] Biografia
Diputatu zen Frantziako Legebiltzarrean, eta Lausanara lehenik eta New Yorkera ondoren erbesteratu behar izan zuen (1794-1796). Direktorioaren garaian itzuli zen Frantziara. Ospetsu egin zuen obra, ordea, garai hartako janari-zaletasunei buruzko liburu bat izan zen: Physiologie du goût ou Méditations de gastronomie transcendante (1825, "Aho gozoaren fisiologia edo gastronomia transzendentalari buruzko gogoetak").
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.